Pertsonek orgatxoak uzteko arrazoiak. Konpontzen jakiteko aholkuak.

600x338-px-7

Bezeroak orgatxoa uzteko arrazoiak hainbat izan daitezke. Hona hemen adibide batzuk:

  • Erabiltzaileen % 49k orgatxoa utzi zuen, gehitutako kostuak handiegiak zirelako (bidalketa-gastuak, tasak).
  • % 24k web-atariak erosketa egiteko kontu bat sortzea eskatzen ziolako.
  • % 18k nabarmendu zuten erosketa-prozesua luzeegia eta korapilatsuegia zela.
  • Erosle posibleen % 17k geldiarazi egin zuten, ecommerce-ak ez zielako konfiantzarik ematen kreditu-txartelaren datuak iraultzeko.
  • Beste % 17 gelditu egin zen, ezin izan baitzuen produktuaren azken kostua hasieratik kalkulatu.

Horregatik, eus-COMMERCEn tip batzuk ematen dizkizugu horrelakorik ez gerta dadin eta salmenta gehiago sortzen jarrai dezazun. Zure negoziorako aukerarik onena zein den baloratzen lagunduko dizugu. 

7 aholku zure ecommercen abandonatutako erosketa-orgatxoak saihesteko: 

1- Bezeroarentzako arreta ona

Bezeroarentzako arreta funtsezkoa da edozein salmenta-prozesutan. Horregatik, garrantzitsua da sare sozialak erabiltzea zure bezero eta erosleekiko komunikazioa sustatzeko eta online txat bat gaitzeko, unean bertan kontsultak egin ahal izateko.

2- Adierazi hasieratik produktuaren prezio osoa

Askotan, erosketa bat egiten gaudenean, ordaintzeko orduan konturatzen zara produktuaren hasierako prezioa igo egin dela BEZaren kostuengatik, bidalketa-gastuengatik eta abarrengatik. Ziur bi aldiz pentsatuko zenukeela produktua erosi ala ez. Erosketaren erabakia errazten du, hasieratik produktuaren prezio osoa adieraziz.

3- Gonbidatu gisa erosteko aukera eskeini

Erosle askok atzera egiten dute eskaera egiteko erregistratu eta kontu bat sortu behar dutela ikusten dutenean. Bezero askok nahiago izaten dute gonbidatu gisa eskaera bat egitea, aurretiko erregistroaren oztoporik gabe.

4- Bidaltzeko hainbat aukera eskeini

Zenbat eta bidalketa-aukera gehiago eskaini, orduan eta hobeto. Erakutsi zein logistika-enpresarekin lan egiten duzun edo eskaera jasotzeko beste leku bat jarri etxean entregatzeaz gain.

5- Eskabide-formularioa sinplifikatu

Online dendak behar-beharrezkoak diren datuak eskatzera mugatu behar dira; izan ere, bezeroak zenbat eta eremu gehiago bete, orduan eta aukera gehiago ditu galtzeko.

6- Ordaintzeko metodo ugari eskeini

Ordaintzeko ahalik eta modu gehien eskeini. Bezeroek orgatik alde egingo du ordainketa-transakzioaren prozesuak segurtasun nahikoa ez dela zalantzarik badu .

7- Utzitako orgatxoen oroigarriak bidali

Batzuetan, erosketa amaitu aurretik, erabiltzailea distraitu egiten da, haurra negarrez hasten delako, telefonoa jotzen duelako, ura irakiten hasten delako, eta abar, eta horrek erosketa uztea eragiten du.

Egoera horietan, aldez aurretik zure dendan erregistratu diren erabiltzaileei mezuak bidaltzea gomendatzen dizugu, erosketa-saskian sartutako produktua oraindik erosi ez dutela gogorarazteko.


Eus-COMMERCEn zure negozioa hazten jarraitzeko ideia guztiak probatzea gomendatzen dizugu. Guk lagunduko dizugu!


Iturria

Podcast-a, marketinaren apustu berria
Zergatik eboluzionatzen da Bizumen bidezko ordaink...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/