Honela aplikatuko da online dendetako BEZa 2021eko uztailetik aurrera
Urtero, online kontsumitzaileen kopuruak gora egiten du mundu osoan. Elogiak egindako merkataritza elektronikoaren VII. urteko azterketaren arabera, 16 eta 70 urte bitarteko 20 milioi kontsumitzailek baino gehiagok online erosten dute, estatu mailan. Honek, biztanleriaren %72a suposatzen du. Europan, aldiz, %60a. Kontsumo-ohitura berriek eta globalizazioak Europako Batzordeko zerga-bilketaren baldintzak birplanteatzera eraman dute Europar Batasunari.
Elogia
Orain arte, Estatu kideetako bezeroei saltzen zieten enpresek, saltzen zuten herrialdeko BEZ tasarekin fakturatu behar zuten, baldin eta salmentek diru-kopuru jakin bat gainditzen bazuten. Diru hori herrialde bakoitzak erabakitzen zuen.
Adibidez, enpresa batek Alemanian 100.000 euro fakturatzen bazituen, bertako zerga-erakundean alta eman eta likidazioa egin behar zuen. Fakturak herrialde bakoitzak ezartzen zituen atalaseak gainditzen ez bazituen, jatorrizko herrialdeko tasarekin fakturatzen zen.
Europako Batzordeak BEZaren arauen aldakuntza bat prestatu du. Araudi berri honen arabera, Estatu kideko herrialde batean 10.000 euro baino gehiago fakturatzen duen edozein enpresak herrialde horri dagokion BEZ tasarekin fakturatu beharko du. Aldaketa hau 2021eko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.
Neurriak 2021eko urtarrilaren 1ean martxan jarri behar izan ziren, baina sei hilabetez atzeratu behar izan dituzte pandemiagatik. Berrikuntza hauek, herrialdeen arteko online transakzioetan gerta daitezkeen iruzurrak saihestea dute helburu.
Zer aldaketa egin dira araudian?
Europar Batasuneko BEZaren araudi berriak lau atal garrantzitsu ditu:
1. Atalaseak kenduko dira nazioarteko salmentetan
Edozein Estatu kidetan 10.000 eurotik gora saltzen dituzten enpresa guztiek beren produktuak xede-herrialdeko BEZarekin zergapetu beharko dituzte. Kopuru hori gainditzen ez bada, jatorrizko tasa aplikatuko da.
2. Leihatila bakarra ezarriko da
Leihatila bakarra web-atari bat da, eta bertan BEZa elektronikoki aitortu eta ordaintzen da. Uztailaren 1etik aurrera, sistemak dagokion Estatu kideari bidaliko dio bildutako tributazioa. Enpresek alta eman beharko dute sistema honetan, eta BEZaren aitorpenak egin beharko dituzte hiru hilean behin.
3. Inportazio txikien BEZaren salbuespena amaituko da
Gaur egun, 22 euro baino gutxiago balio duten inportazioak BEZetik salbuetsita daude. Araudi berriarekin, Europar Batasunetik kanpoko herrialde batetik egiten den edozein inportazio, herrialde horretako zergarekin zergapetu beharko da.
Hala ere, aduana ordaintzetik salbuetsita jarraituko dute 150 eurotik beherako inportazioek.
4. Marketplace-etako zergen kudeaketaren arduradunak trukatuko dira
Online dendek produktuak saltzen dituzten herrialdeei BEZa biltzeaz eta ordaintzeaz arduratu beharko dira, hornitzaileak zuzenekoak edo zeharkakoak diren kontuan hartu gabe. Marketplace-eri egindako salmentek, ordea, ez dute ordaindu beharko ondasun higiezinen gaineko zerga.
Hemendik aurrera, enpresek Estatu kideetan saltzen dituzten produktuei aplikatzen zaizkien BEZ motak ezagutu beharko dituzte. Araudi berri honek tramiteak zentralizatzen eta tributazioa optimizatzen lagunduko du.
Iturriak:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/