Nola dago retail merkataritza?

Noticias_eus-COMMERCE

Gaur egun, retail merkataritza digitalizaziorako eboluzio momentuan aurkitzen da. Eta, nahiz eta enpresa askok dagoeneko jauzi hau eman duten, kontsumitzaileak ez dira erosi ahal den leku batekin konformatzen. Esperientzia pertsonalizatuak nahi eta bilatzen dituzte. Hemen hartzen du garrantzia Retail Mediak. Gehiago jakin nahi duzu? Hurrengo eus-COMMERCE postean arlo berri honi burz jakin behar duzun guztia azaltzen dizugu. Jarraitu irakurtzen! 

Zer da Retail Media? 

Merkatuko estrategia edo joera honen helburua retailerrak, saltoki txikizkarien jabeak, haien espazio digitalak txanpontzeko gai izatea da, retailen arteko zein marka berriekin burututako elkarlana maximizatu ahal dezaten. Hau guztia salmentak areagotzeko helburuarekin, baita haien produktu edo zerbitzuen ikusgarritasuna areagotzeko.

Retail Mediak, berez, publizitate zuzenago baten bitartez errentagarritasuna optimizatzeko aukera bat ematen digu, erosketa ibilbiera geituko baita. Honek diru-sarrera iturri berri bat sortuko du, salmentak areagotu eta, berez, erosketa esperientzia pertsonalizatuago bat eskaintzeko aukera eman.

Estrategia honen gakoa erosketa puntuan edo lehiakideen produktu edo zerbitzuen aukera ematen den lekuetan kontsumitzaileei bideratutako marketina egitea besterik ez da. Horretarako, online publizitatea, fidelizatze txartelak, kupoiak edota leginketa bezalako teknikak burutuko dira 

Publizitate digitalaren hirugarren uhina  

 Retail Media goranzko joeran dago mundu mailan eta merkatu guztietan. Europan, zehazki, 2022aren amaierarako aurreikusten ziren fakturazio zifra 12.000 milioi eurokoa da. Uste da zifra hau %100ean igoko dela hurrengo urteetan.

Gaur egun Amazonek urrezko domina eramaten du Retail Mediari dagokionez. Azkeneko urteetako joera denboran zehar luzatuko da eta merkataritza elektronikoaren arloko erraldoi honek sektoreko liderra izaten jarraituko du. Plataforma hau internetera heldu zenetik arlo honetako inbertsio guztiak metatu ditu.

Estatu mailan Retail Media geratzeko heldu den joera da. Nahiz eta neurketa iturri argi bat ez izan, Worten edo Carrefour bezalako enpresek arlo honetan hainbat pausu eman dituzte estatu mailan. Honen atzetik Alcampo, Primor, Mediamarkt edo Promofarma bezalako enpresek jarraitu dizkiete.

eus-COMMERCE-n zure negozioaren konpetibitatea hobetzeko behar duzun aholkularitza pertsonalizatua ematen dizugu. Informa zaitez gure webgunean!

Iturra


Autonomoek eta enpresek TicketBAI bitartez faktura...
ETEen %34ak oraindik ez ditu ordainketa digitalak ...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/