Autonomoek eta enpresek TicketBAI bitartez fakturatzen dute dagoeneko
TicketBAI bidezko fakturazioa dagoeneko beharrezkoa da Arabako autonomoentzat eta eskualde bakoitzak inplantazio erritmo desberdinak izango dituen arren, laster iritsiko da Euskal Autonomi Erkidego osora. Fakturazio elektroniko sistema berri honen helburua iruzur fiskala eta fakturazio bikoitza bezalakoekin beste egitea da. Gehiago ezagutu nahi duzu? Hurrengo eus-COMMERCE post honetan prozedimentu berri honi buruz dena kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!
TicketBAI-ri buruz gehiago
TicketBAI Eusko Ogasun Sailek eta Eusko Jaurlaritzak iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko martxan jarritako proiektua da. Proiektu honek Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoren bat burutzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio software zehatz bat erabiltzera behartzen dituzten neurri eta teknika legal batzuk martxan jartzean datza.
Nori eragiten dio aldaketa honek? Legeak dio Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-egoitzaren barnean jarduera ekonomikoren bat burutzen duten enpresa eta langile autonomo guztiek fakturazio forma berri hau erabiltzeko beharra izango dutela.
Software berri honen ezarpenaren bitartez Euskal Ogasun Sailek eskualdean egiten diren faktura guztien jarraipena egin ahal izango dute, normalean diruz kobratzen diren jarduerak kontrolatzeko aukera izanez.
Helburua, berrikuntza
Tresna honek negozio askoren fakturazio sistemen eta sistema informatikoen berrikuntza behar izango du. Horregatik azken urtean zehar topaketa, jardunaldi eta hitzaldi batzuen bitartez informazio hau enpresei adierazteko hedapen plan bat jarri da martxan azkenengo urtean.
Gaur egun enpresa eta autonomoen %60-ak fakturatzen du modu honetan. Garrantzitsua da kontuan hartzea zergadunak ez direla TicketBAI programan izendatuta bezala onartzen haien lehen faktura sistema honen bitartez egin arte.
Eskualde bakoitzak erabakiko du neurri hau noiz ezarri. Gaur egun Gipuzkoako saltoki batzuetan eta Araban soilik da beharrezkoa sistema hau. Hala ere, egoitza fiskala Gipuzkoan edo Bizkaian dituzten negozio arabarrek eskualde hauetako Ogasunei eman beharko diete kontu.
eus-COMMERCE-n aholkularitza pertsonalizatua eta eguneratua eskaintzen dizugu zure negozioaren lehiakortasuna hobetu ahal dezazun. Informa zaitez gure webgunean!
Iturra
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/