Marketin mugikorra martxan jartzearen abantailak

Beneficios del marketing móvil para el pequeño comercio

Gaur egun, mundu digital oso inguratzaile batean gaude. Ez bakarrik jasotzen dugun informazio handiagatik, baizik eta bertara iristeko aukera ematen diguten plataforma eta kanal kopuruagatik ere. Horregatik, zure negozioan marketin mugikorra erabiltzearen abantailei buruz hitz egiteko unea da. 

Erabilgarritasunak eta mundu digitalera egokitzeak erronka handi bat du: kanal aniztasuna. Erabiltzaileek gure markarekin elkarreragin dezakete hainbat gailutatik. Une horretan galdetu behar diogu geure buruari: gure online denda bisitatzen duten erabiltzaileetatik zenbatek egiten dute mugikorraren bidez? 

Informazio hori argi izateak gure estrategia eta ahaleginak mundu digitalera bideratzeko aukera emango digu. Google Analytics-ek gailu mugikorrei soilik eskainitako atal bat du, eta zure online dendarentzat hain baliotsua den informazio hori eskainiko dizu.

Marketin mugikorraren onurak

Baina, nola lagunduko dizu marketin mugikorrak?

1. Txikizkako-merkataritzarako sustapena

Google-ren SEM kanpainek zure negozioa bihurketa gehiago lortzen lagunduko dizu. 

Erabiltzaileek bilaketa bat egiten dutenean, "Animalia-denda nire ondoan" adibidez, ekintzarako deiak jarri ditzakezu luzapen gisa edo kokapen-botoi bat Google-ren mapetan nabigatzen dutenentzat.

2. Erabiltzaileekin hurbiltasuna irabaztea

E-mail marketineko kanpainak garatzea funtsezkoa izango da. Pertsona askok beren posta pertsonala mugikorretik begiratzen dutela kontuan izan behar duzu. Erabiltzaile mota horientzat eduki propioa eta funtzionala sortu beharko duzu. 

Aldez aurretik, lurreratze-orriaren garapenaren erabilgarritasuna aztertu ezazu.

3. Irismen pertsonalizatu handiagoa izatea

Irismen handia sor dezakezu SMS mezuen bidez. Baliabide tradizionala izan arren, eraginkorra izaten jarraitzen du. Gaur egun, %98ko irekiera-tasa du, eta hori, oro har, email marketina baino %20 gehiago da. 

Tresna honek testu deigarri bat, lurreratze-orri on bat eta bidalketa-plataforma masibo bat baino ez ditu behar. Mezu bakoitzeko batez besteko kostua 0,03€-tik 0,07€-ra bitartekoa da.

4. Eduki erakargarria

Social Media-ko kanpainak komunikabide ergainkorrak dira. 

Gaur egun, kanal hauetan iskanbila handia dago, eta erabiltzailearen arreta oso eskatuta dago. Beraz, zure mezuek erabiltzaileen emozioak piztu beharko dute. Horregatik, zure buyer pertsona nor den jakitea garrantzitsua da; zenbat eta gehiago ezagutzen baduzu, orduan eta hobeto komunikatuko zara berarekin.

5. Gure bezeroekin etengabeko harremana izatea

Aplikazioen garapena mugikorretarako marketin digitalaren planaren gailurra da gaur egun, mugikorrean eta erabiltzailearen eskuan betiko egotea esan nahi baitu. 

Salerosketei balio erantsia eskaini beharko diezu, gerta daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko.

Zure negoziorako marketin mugikorra erabiltzearen abantailak ezagutu ondoren, online kontsumitzaileek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak zeintzuk diren jakitea gomendatzen dizugu, mundu digitala mendaratu dezazun.

Iturria: Oleoshop

Instagram Shopping: zer da eta nola funtzionatzen ...
Zer esan nahi du Cross selling-ak?

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/