Zer esan nahi du Cross selling-ak?

que-significa-cross-selling
Marketin esparruan, "Salmenta gurutzatua" deitzen da, baina zer esan nahi du Cross Selling-ak? Eus-COMMERCEren post honetan zenbait aholku emango dizkizugu zuen online dendetan aplikatu ahal izateko. 
"Cross selling", "Salmenta gurutzatua" izenarekin ere ezagutzen dena, bisitariek e-commerce-an egiten duten erosketa kontuan hartuta, zerikusia duten produktuak eskaintzean datza, salmentak handituz.
Salmenta gurutzatuak garrantzi handia hartu du e-commercean bereziki, denda fisiko batean izango litzatekeena baino modu sinpleago eta bisualagoan aplikatzeko aukera ematen baitu.
Teknika honek bezero bakoitzeko batez besteko gastua handitu dela frogatu du, erosketa egin ondoren, beste produktu batzuk erostea iradokiz. Hala nola "interesa izan dezakezu" "beste bezeroek erositakoak" "erlazionatutako produktuak" edo "elkarrekin erositako produktuak".
Eskaintza zenbat eta interesgarriagoa izan, orduan eta deigarriagoa izango da zuen erabiltzaileentzat aparteko erosketa egitea. Horretarako, aholku hauei arreta jartzea gomendatzen dizuegu.

 Bezeroen konfiantza irabazi:

Bezeroak zuen markaz eta produktuetaz fidatzen bada, askoz errazagoa izango da erosketarekin lotutako beste produktu batzuk eskaintzea. Baina bere aldetik erantzun hobea lortzeko, lehenik eta behin, honako datu hauek ziurtatu behar dituzu: nor den, zer lehentasun dituen eta zer behar duen.
Informazio hori guztia lortu ahal izango duzu zure erabiltzaileek lehen erosketa erregistratzen dutenean; une honetan zure ezagutza aberasteko behar diren datuak eskatuko dituzuela ziurtatu behar duzue. Esate baterako: izena, jaiotze-data, kontaktua, egoera zibila eta ezer gutxi gehiago.
Adibidez:
Kirol-zapatilen e-commerce bat badugu eta bezero batek alta hartu badu modelo berri bat erostean, zer eskain diezaiokegu?
Gure bezeroa 30 urteko emakumea dela baldin badakigu, stockean ditugun galtzerdi dibertigarrienak eskaini ahal izango dizkiogu iradokizun gisa.

Zenbat eta bere gustuak hobeto ezagutu, orduan eta gehiago antzeman egingo dituzu salmenta gurutzatu horiek, eta pertsona bakoitzarentzat eskaintza aproposak adieraziko dituzu.
Gero, bere erosketen historiari buruzko xehetasun gehiago jakiteko astia izango duzu, edo zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta baten bidez saldu ondorengo kontaktu bat izango duzu. Lehenengo erosketan datuak biltzeko lehen urratsa ematea funtsezkoa da, zuen e-commercera itzultzen denean, hurrengo erosketetan zer produktu iradoki diezaiekezun jakiteko. 

Bezeroa arrakastatik aldentzen duena identifikatu: 

Lehen erosketa egin aurretik, oso garrantzitsua da intuitiboa eta koherentea izatea eskain ditzakezun produktu motetan eta erlazionatutako salmentetan. Erabiltzailea galduta sentitzea edo ezer interesgarririk ez aurkitzea saihestu, eta iradokizunek erosketen konplize ideala izan zaitezkeela erakutsi.
Helburu nagusia erosketaren bidez bezeroak onura gehigarria lortzean datza; horrek diru-sarrerak ematen jarraituko duen epe luzeko harremanaren eraketa bermatuko du. Horrek funtzionatzen badu, erosketa gurutzatua etengabea izango da eta geroz eta helduagoa.
Bezeroari galdera egokiak egin behar dizkiozue, markarekin zer itxaropen dituen eta emaitzak eta esperientzia nola hobetu ditzakeen sakonduz. Pixkanaka, bezeroak gomendazioak kontuan hartuko ditu, harremana elkarrekiko onuragarria izango dela ulertuko baitu eta arrakasta, salmenta gurutzatuak jasotzen dituen gomendioen bidez bultzatutakoa izango dela.

Cross Selling-aren egitura egokia:

Gogoratu denak bere unea eta ekintza-prozesu bat duela, beraz, egituratu eta zaindu pausuz pausu salmenta prozedura.
Ez da gomendagarria zure produktuak modu oldarkorrean eskaintzea, edota erabiltzaileak produktu bat erosteko interesa duela frogatu edo berretsi aurretik hau eskaintzea. Ez duzu presio gehiegi egin behar.
Prozesua arina izango da, eta bezeroak berak erabakiko du beste produkturen bat interesatzen zaion, zure e-commercearekiko konfiantza-harreman hori abiatzean. Hemendik aurrera harremanak aurrera egingo du.

Eus-COMMERCEn zure online denda onuragarria den Cross Selling bat egiteko aholku hauek balio izana espero dugu. Hurrunago joan nahi baduzu, gure atarian zure denda digitalizatzeko baliabideak aurkituko dituzula gogorazten dizugu.
Marketin mugikorra martxan jartzearen abantailak
E-commerce arrakastatsua egiteko kontuan hartu beh...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/