Kontsumitzaileek online erosten jarraituko dute COVID-19 pandemiaren ostean

consumidores-seguiran-comprando-online

Aurreko albisteetan aipatu genuen bezala, kontsumo-ohiturak nabarmen aldatu dira pandemiaren ondorioz. Hori dela eta, Internet-en bidezko erosketak izugarri hazi egin dira. Saltoki fisikoan soilik oinarritzen ziren dendak, ondorio nabarmenenak jasan dituzte. 

Merkatari askok beraien negozioa digitalizatu dute kontsumitzaile berri honen beharretara egokitzeko. Sendcloud-ek egindako ikerketa baten arabera, %60-ak konfinamenduaren aurreko hilabetetan baino 4 produktu gehiago erosi ditu, batez beste. 

Eta garrantzitsuena:

Kontsumitzaileen %40-ak online erosten jarraitzeko asmoa du, pandemia bukatu ondoren ere.

Horregatik, online salmenta funtsezkoa bihurtu da txikizkako merkataritzarentzat.

Entregatze-denbora funtsezko faktore gisa

Alarma-egoera garaian online salmentak sekulako gorakada izan zuten. Ondorioz, garraio-sektoreko enpresak gaindituta geratu ziren. Ezohiko egora honetan entregak atzeratu ziren. 

Hala eta guztiz ere, kontsumitzaileak ulerkorrak izan dira. Lehendik, eroslea 4,5 egun itxaroteko prest zegoen produktu batengatik. Gaur egun, astebete. 

Sendcloud-en sortzaileetako batek esan duenez, bidalketen gardentasuna premiazkoa da. Bezeroa fidelizatzeko modurik onena, bidalketaren egoeraren berri ematea da. 

Entregatze-esperientzia funtsezko alderdietako bat da, prezioaren aurretik. 

Erabiltzaileen %55-ek, garrantzitsuena zer den argi dute: paketea egoera onean iristea eta malgutasuna entregan. 

Saltokiek faktore hauek kontuan izan behar dituzte. Funtsezkoak izango dira bezeroak fidelizatzeko.

Kontsumitzaileen %76-ak azaroan prestatuko dituzte...
E-commerce-en urtetik urterako hazkundea %11-koa i...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/