Kontsumitzaileen %76-ak azaroan prestatuko dituzte Gabonetako opariak

compras-navidad-noviembre

Gabonetako erosketek kontsumoa areagotzen dute urtero. Kontsumitzaile gehienek azaroan egiten dituzte erosketak, jaiak abenduaren amaieran hasi arren.

Xehetasunez, %38-ak hilabete honetan antolatzen ditu, eta beste %38-ak, berriz, dagoeneko erosten du. Bakarrik %12-ak jai-bezpera egunetarako utziko duela aurreikusten da.

Merkataritza elektronikoa denda fisikoaren gainetik

Kontsumitzaileen %36-ak erosotasun eta segurtasun handiagoa sentitzen du denda fisikoetan erostean. Baina aurtengo egoera dela eta, jendeak online erosketa probatzera edo honelakoetan maiztasun gehiagoz erostera jo du. Beraz, merkataritza elektronikoak nagusituko dira erosketa tradizionalaren aurrean. 

Hala ere:

Kontsumitzaileak konfiantza handia du denda fisikoan. Hori positiboa da, Omnichannel Estrategia onak indartuko baititu.

Carolina Lesmes, Country Director Criteo-n

Laburbilduz, e-commerce on bat izatea gero eta garrantzitsuagoa da. Hala ere, denda fisikoarekin batera jardun beharko du.

Online denden arrakastarako faktore erabakigarriak

E-commerce bat edo bestea aukeratzeko orduan, kontsumitzaileek bi alderdi nagusi kontuan hartuko dituzte:

1. Dohako bidalketa-gastuak

Kontsumitzaileen %54-arentzat garrantzitsuena da. Horregatik, kanpainak antolatzeko orduan aintzat hartu beharko dute saltokiek.

2. Promozioak

Deskontuak eta bestelakoak kontuan hartu beharreko beste osagaiak dira. %44-ak baloratuko baititu gehien. 


Azken batez, online salduko duten eta aurreko faktoreak kontuan hartuko dituzten saltokiak arrakasta gehien izango dituztenak izango dira aurtengo Gabonetako kanpainan.

WhatsApp-en erosketa-botoia: aplikazioan bertan er...
Kontsumitzaileek online erosten jarraituko dute CO...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/