Konfinamenduko kontsumitzaileen %10-a baino gehiagok, lehen aldiz erosi zuen Internet-en bidez

nuevos-consumidores-online

Alarma-egoerak gizartearen ohiturak aldatu zituen. Kontsumo digitalaren gorakada punturik aipagarrienetako bat izan zen. Une horretatik aurrera, denbora gehiago ematen dugu Internet-en. Konfinamenduaren aurretik baino %25 gehiago, hain zuzen ere. 

Denda fisikoetan erosketak egiteko mugak zirela eta, online dendek publiko berria irabazi zuten. Hala, online erosleen %10-a baino gehiagok e-shopper moduan estreinatu zen

Bestalde, kontsumo digitalaren gorakadaren ondorioz, jendeak marka berriak ezagutu zituen Internet-en bidez. Gainera, kontsumitzaileen %40-ak lehen erosi ez zuen dendetan kontsumitu zuen

Aurreikus daitekenez, premia handiko sektoreak arrakastatsuenak izan ziren alarma-egoeraren hasieran. Hala nola higienea, elikadura eta farmazia. Asteak aurrera joan ahala, moda, etxez-etxeko janaria eta dekorazio-produktuak nagusitu ziren.

Internet-en erabilera normaltasun berrian

Hilabete batzuk pasa dira alarma-egoera amaitu zenetik. Eta orain, Internet-en kontsumo-maila altua dela esan dezakegu, 2020 urtearen hasierarekin parekatzen badugu. Harritzekoa da udan ere horrela izan zela. Orokorrean, urtaro honetan gutxiago konektatzen gara eta. Zehazki, 169 minutu Internet-en igarotzen gara egunero. Honek, konfinamendu-denboraldi aurreko hilabetekin konparatuta, %3-ko gorakada esan nahi du.

Kontsumo-ohitura berriak

Global Consumer Insights Survey 2020 txostenaren arabera, PwC-k egindako ikerketaren inkestatuen %50-ek, ordenagailua neurri handiagoan erabili du erosketak egiteko, pandemiaren aurretik baino. %44-ak mugikorra eta %33-ak tableta. Aurreikuspenen arabera, joera hauek mantenduko dira datozen hilabeteetan.

"Pandemiak aurrez ikusten ziren joerak bizkortu ditu. Digitalizazioa edo iraunkortasuna, hala nola. Datorren urteetan, kontsumitzaile gisa dugun portaera markatuko duen eragin emozionala, soziala eta ekonomikoa garrantzitsuena da niretzat, pertsonak gara eta."

Roberto Fernández Humada, PwC enpresako Retail eta Kontsumoko bazkidea

Kontsumitzaile berria ezagutzen

Azken urte honetan, bereziki, kontsumitzaile digitalaren lehentasunak baita kezkak etengabe aldatzen direla ikusi dugu. Ondorioz, bere kontsumo-ohiturak ere eraldatzen dira. Honek erronka bat dakar industria digitalarentzat: kontsumo-joerak nola aldatzen diren determinatzen duen azterketa bat egin beharko du, aldagai guztiak kontuan izanda.


Iturriak:

E-commerce-en urtetik urterako hazkundea %11-koa i...
Zure online dendan bultzada-erosketa sustatzeko 9 ...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/