Iraunkortasuna eta ecommerce

Noticias_eus-COMMERCE

 Merkataritza elektronikoaren etengabeko hazkundeak nahitaez sortzen ditu jarduera ez iraunkorgarriak. Iraunkorgarri izatea hain dago modan, batzutan ahaztu egiten zaigula. Hala ere, ezinbesteko helburua da edozein enpresarentzat.

eus-COMMERCE-n zure ecommerce-a iraunkorgarria bihurtzako gakoak ematen dizkizugu. Bisita ezazu gure webgunea eta ezagutu berri guztiak!

Zergatik da garrantzitsua iraunkortasuna zure ecommerce-an? 

Mundu osoko zientzialarien eta kontsumitzaileen iragarpenek ardura azaltzen dute planetaren etorkizunarekiko, eta produkzio jarduerek eta kontsumo ohiturek honetan duten eraginetan. Erosleak haien kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, eta dagoeneko hasi dira produktu iraunkor gehiago erosten. Batez era enpresak dira epe laburrean klima aldaketak hartuko duen norabidearen arduradunak, berez, haien lana etiko eta praktikoa da.

Ikuspegia iraunkotasunaruntz bideratzea gero eta helburu arruntagoa da 2022an. Markek ecommerce-ak ingurunean daukan eragina ezagutzen dute, eta praktika berriak diseinatu behar dituzte kontsumitzaileen aurrean marka-irudia hobetzeko. Hau dudarik gabe eragina dauka salmentetan edo galeretan.

Hala ere, jakin behar dugu enpresa askok praktika "berdeen" aldeko apustua egiten dituzte, "greenwashing" bezala ezagutzen dena. Horregatik denbora eta baliabideak inbertitu behar dira merkataritza elektroniko iraunkorrago bat diseinatzeko, aurrezten uzten diguna eta bezeroentzat, gizartearentzat eta ingurunearentzat inpaktu positibo bat bilatzera bideratuak. 

 3 praktika zure negozioan aplikatzeko

1.Produkzio metodoak eta bidalketa iraunkorragoak

Kontsumitzaileentzat adierazle garrantzitsu bat erositako produktuak jasangarriak diren edo ez jakitea da. Hau erabilitako materialen eta produkzio metodoean arabera aldatzen da. Zentzu honetan, burututako edozein neurri pausu handi bat da, baina garrantzitsua da hornidura-katearen beste prozesuetan ardura berdina mantentzea. Bidalketentzat erabilitako packaging-a ere moldatu behar da aldaketetara. Iraunkortasunarekin konpromesua mantentzea ekonomia zirkularrerakiko jarduera areagotzea da.

2.Itzultze tasa murriztea

Biltegitik bezeroarengana produktu bat mugitzeak dagoeneko dakar inpaktu negatiboa ingurunearentzat, kontrakoa ere egin beharra oraindik txarragoa da. Produktuen itzultzeak minimora murriztea salmenta taldearentzat helburua da, gainera onura gehiago sortzen ditu enpresarentzat. Horretarako ezinbestekoa da informazio osoa eta eguneratua erakustea produktu fitxetan.

3.Zure talde eta baliabideen eraginkortasuna areagotzen duen software-a

PIM (Product Information Management) software oso eraginkorra da bezeroekiko eta langileekiko iraunkortasuna bilatzen duten enpresentzat. Plataforma honek katalogoarekiko lan fluxu ordenatuak ahalbidetzen ditu, baita produktuen datuen berrikuspen prozesuena ere. Horrela eraginkortasuna handiagotzen da eta denbora eta baliabideak murriztu. 

Iturria

Visual Worksuite, Canvaren tresna berria
Youtube-k identifikatzaileak ezarriko ditu

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/