Youtube-k identifikatzaileak ezarriko ditu
Youtub-ek identifikatzaileetan oinarritutako funtzio berri bat ezarri berri du, erabiltzaileek jarraitzaileak haien profiletara bideratzea ahalbidetuko duena.
Hurrengo eus-COMMERCE-ko berria Youtube-ko funtzio berri honen erabilera azalduko dizugu. Jarraitu irakurtzen!
Identifikatzaileen funtzionamendua
Youtube bideo plataforma ezaguna orain dela aste gutxi batzuk hasi zen plataforman kanala daukaten erabiltzaileei (hau da, gutxienez bideo bat igo dutenei) erabiltzaile izen sistema baten erabileraren berri ematen. Orain arte Youtube-ra bideorik igo ez dutenen erabiltzaileentzat hau da igotzkeo momentua. Plataformak identifikatzaile bat ezarriko die automatikoki, baina hau aldatzeko aukera izango dute.
Badirudi Youtubek komunitatea @erabiltzaileizena formatuarekin identifikatzea ahalbidetuko duela, beste sare sozial edo plataforman gertatzen den bezala. Izen hau aldatzeko aukera pixkanaka helduko zaie erabiltzaile guztiei hurrengo asteetan zehar. Orden bat jarraitzeko eta sortzaile ezagunenak saritzeko, Youtubek parametro batzuk ezarri ditu funtzio hau eskuratzeko ordena antolatuz. Sortzailearen garrantzia, harpidedun kopurua eta kanalaren aktibitatea kontuan hartuko dira. Horrela, parametro hauek betetzen dituzten erabiltzaileak izena aukeratzen lehenengoak izango dira.
Pasadan 2022ko azaroaren 14tik ez baduzu izena aukeratu, Youtubek automatikoki emango dizu bat, Youtube Studion aldatu ahal izango duzuna. Horregatik hilabete oso bat igaro aurretik baino lehen erabiltzaile guztiek haien izenak aldatu ahal izango dituzte.
Youtuben elkarreraginaren areagotzea
Erabiltzaile guztiek haien indentifikatzailea dutenean, posible izango da iruzkinetan, argitalpenetan, bideo deskribapenetan, txatetan etabar beste erabiltzaile batzuk aipatzea. Identifikatzaile hauek kanaletako orrialdetan eta shorts-etan azalduko dira. Youtubek argi utzi du berri honek ez duela kanalaren izena ordezkatuko, baina elkarreragina areagotzea lortuko duela. Pausu garrantzitsua da Youtuberentzat plataforma barruan elkarrizekta bultzatzen hasiko baita. Orain arte, kanaletan edo bideoen deskribapenetan edo Youtube Liven bakarrik zen posible kanalak aipatzea.
Gainera, Youtubek identifikatzailearekin bat datorren URL bat sortuko du, youtube.com/@identifikatzailea formatuarekin. Horrek identifikatzailea salerostea ahalbidetuko du. Beste aldaketa garrantzitsu bat URL pertsonalizatua duten erabiltzaileek izen berdineko identifikatzailea jasoko dute baina, nahiz izanez gero, aldatu ahal izango dute. Honi esker sortzaileek kanalaren izena eta erabiltzailearen izena desberdindu ahal izango dituzte eta haien bi jarduerak bereiztu.
eus-COMMERCE-n zure ecommerce-rako behar duzun guztia kontatzen dizugu. Bisita ezazu gure webgunea eta entrea zaitez berri guztietaz!
Iturria
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/