Instagramek aukera emango die erabiltzaile guztiei estekak sartzeko beren storietan
Orain arte, funtzio hori egiaztatutako kontuetarako edo 10.000 jarraitzaile baino gehiagoko kontuetarako bakarrik zegoen erabilgarri, baina, azkenik, sare sozialaren erabiltzaile guztiek erabil dezakete. Oso berri ona da batez ere tokiko saltoki txikientzat, alegia haien produktuak profilaren bidez sustatu eta lotu ahal izango baitituzte.
Nahiz eta Instagram argazkiak editatu eta partekatzeko asmatua izan, aspaldi hasi zen bere funtzioak aldatzen, eduki edo negozioen sortzaileak erakartzeko, besteak beste. Eguneratze berri horrek filosofia hau jarraitzen du. Orain, estekak gure storietan sartuko dira, etiketen bidez.
Etiketa horiek inkestetarako edo abestietarako erabiltzen direnen antzera funtzionatuko dute, eta kustomizagarriak izango dira. Kokapena, tamaina eta abar alda ditzakegu, zer transmititu edo sustatu nahi dugun kontuan hartuta. Sare sozialeko arduradunek espero dute estekak sartzeko modu berri horrek erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea. Negozioen kasuan, bezeroak negozioekin gertutasun handiagoz kontaktatu eta elkarreragin ahal izatea espero da.
Abantailak saltoki txikientzat
Funtzionalitate hori inplementatzeak hainbat abantaila dakartza. Alde batetik, gure argitalpenen kustomizazio handiagoak marka-irudi uniformeagoa, argiagoa eta pertsonalagoa transmititzeko aukera ematen digu. Gainera, gure jarraitzaileekin elkarreragin hurbilagoa mantendu ahal izateak salmentari ez ezik, fidelizazioari ere mesede egingo dio.
Zalantzarik gabe, ezinbesteko funtzioa da saltoki txikientzat, orain arte Instagrameko baldintzek mugatzen baitzituzten haren aukerak. Ziur aski hainbat berrikuspen eta eguneratze egingo diren arren, stories bidezko estekak errealitate dira dagoeneko sare sozialeko profil guztientzat.
eus-COMMERCE-kin marketineko eta kontsumoko azken joeren berri izango duzu, eta zure negozioa bultzatzeko sektore digitaleko azken tresnak erabiltzen ikasiko duzu.
Iturriak:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/