Nola atera ahalik eta etekin handiena fulfillment-ari zure negoziorako

fulfillment

Oraindik itzulpenik ez duen kontzeptu berria den arren, fulfillment-a kontuan hartu beharreko faktoreetako bat bihurtzen ari da online presentzia duen edozein negoziotan. Terminoak saltoki batek jasotzen dituen eskaerak prestatzeko eta bidaltzeko prozesu guztiak biltzen ditu.

Ez da sekretua bezeroak gero eta zorrotzagoak direla, eta saltoki baten aldetik (batez ere online saltokien aldetik) eraginkortasun handiena espero dute. Gure eskura dauden tresna informatikoak erabiltzea ezinbestekoa da biltegiaren kudeaketa eraginkorra egiteko. Ahalik eta prozesu gehien automatizatzen saiatu behar dugu, ahalik eta marjina txikiena giza akatsei utziz.

E-commerce baten kasuan, fullfilment-a bereziki beharrezkoa da, batez ere negozioa nabarmentzen hasten denean eta eskaera-bolumen handiagoa jasotzen dugunean. Enpresa batzuek prozesu hori kanpora ateratzea edo horretarako sail propioa sortzea erabakitzen dute. Hala ere, guztiz posible da fulfillment-a zure kontura ezartzea, are gehiago, positiboa da erakundean denbora inbertitzea eta negozioa optimizatzea.


 Zer da picking-a eta packing-a?

Gure biltegia modu ezin hobean kudeatzeko, picking zerrendak sortzea da aukerarik onenetariko bat. Zerrenda horiek gure produktu guztiak kategoria desberdinetan sailkatu eta ordenatzen dituzte, hautaketa-prozesua arintzeko. Honen ondoren packing-a dator, produktuak eskaneatuko dituena bidaltzeko prest edukitzeko. Azkenik, garraio-enpresa egokia izateaz ziurtatu behar gara, bezeroak une oro jakin dezan bere eskaeraren egoera.

Tresna horiek erabiltzen baditugu, gure eskaerak modu ezin hobean administratzea lortuko dugu, garraiolaria iritsi orduko garaiz eta adostutako epeen barruan bezeroari entregatzeko prest daudela ziurtatuz. Bai negozio txikientzat baita saltoki handientzat ere, gure zerbitzua hobetzea ezinbestekoa da beti, bezeroa pozik dagoela eta gugan konfiantza izan nahi duela sustatzeko. eus-COMMERCEn tokiko merkataritzari bere ezaugarriak eta, ondorioz, salmentak ahalik eta gehien indartzeko behar dituen tresnak ematen ahalegintzen gara. Bisita gaitzazu albiste, baliabide eta kasu arrakastatsu gehiagorako!


Iturriak:

Instagramek aukera emango die erabiltzaile guztiei...
Zure negoziorako sare sozialak izatearen abantaila...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/