Influencer marketina. Zer da eta nola lagun zaitzake zure marka sustatzen?

marketing-influencers-euscommerce

"Influencer" hitza duela denbora gutxitik entzuten da. Hala ere, beti presente egon den figura da. Orain dela urte gutxi arte, jende ospetsuak baino ez zuen eragina. Gaur egun, audientzia neurri desberdinetako influencer-ak daude. Horrek batzuek irismen eta espezializazio-maila desberdinak hartzen dituztela esan nahi du.

Garrantzitsuena ez da zenbat jarraitzaile dituzten, baizik eta marka baten alde sor dezaketen interakzio edo bihurketa maila.

Batzuek zein besteek faktore bera dute komunean: iritzi-liderrak dira. Marka, produktu edo zerbitzu bati buruz hitz egiten dutenean, beren komunitatearen erabakietan eragiten dute. Nortasun handia dute eta erakartzeko ahalmena ingurune digitalean.

Influentzia hori bere kabuz sortzea lortzen ez duten markentzat aukera bihurtzen da. Ondorioz, 'Influencer marketina' izeneko estrategia sortuz.

Zer da influencer marketina? 

Influencer marketina estrategia berritzaile bat da eta marka, produktu edo zerbitzu baten balioa komunikatzean datza, haien iritziaren bidez eragiteko gaitasun handia duten pertsona horien bitartez.

IABren sare sozialen 2020ko urteko azterketaren arabera, erabiltzaileen %56ak influencer kontuak jarraitzen dute; ehuneko horrek gora egiten du soilik gazteak aztertzen baditugu, Instagram-en, Facebook-en eta YouTube-n, batez ere.

Zure negozioarentzako onura nagusiak

Influencer marketin estrategia bat martxan jartzeak hainbat abantaila dakartza, zuzenekoak zein zeharkakoak. Hori dela eta, bi aipagarrienetan arreta jarriko dugu:

Sinesgarritasuna irabazi

Lehen aipatu dugun bezala, influencer-ak iritzi-liderrak dira eta beren komunitatearen erosketa-erabakietan eragiteko gaitasun handia dute. Oro har, produktu bat erosi aurretik, kontsumitzaileak produktu hori ezagutu duten pertsonen aipamenetara eta bestelako iritzietara joaten dira. Azken batean, saltzen duen marka bera ez den norbaiten balorazioa bilatzen dute.

Influencer batek, markak berak komunikatzen duen mezuaren sinesgarritasuna sustatuko du.

Xede-publikoarekiko lotura 

Euren publikoarentzat interesgarria den edukia sortzen dutenez, mikroinfluencer-ak (bereziki) audientziarekin lotura estua sortzeko gaitasun handia dute. Horrek, markentzat aukera handia izango da.

Beste onura batzuk 

Influencer ekintzak egiteak beste abantaila batzuk ditu, hala nola:

  • Marka bat kontsumitzailearen buruan kokatzeko gaitasuna izatea.
  • Produktu bati buruzko eduki onuragarria sortzen dute, eta horrek salmenten hazkundea dakar. Behar bezala diseinatutako kanpaina batek inbertsioaren (ROI) itzulkin positiboa lortuko du.
  • Webgune batera trafikoa zuzentzea. Bere irismenari esker, influencer batek trafikoa esponentzialki handitzeko gai izango da
  • Produktuari edo zerbitzuari buruzko elkarrizketa sortzea. Ona bada, markak ospe positiboa lortuko du.

Influencer ekintzak egin dituzten 10 profesionaletik 8-k emaitzekin pozik daudela azpimarratzekoa da.

Bizum txikizkako merkataritzarako
Google Ads vs Facebook Ads: zeintzuk dira ezberdin...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/