Bizum txikizkako merkataritzarako
Konfinamenduaren ondorioz, Bizum hazi egin da. 3,5 milioi erabiltzaile baino gehiago sei hilabeteko epean irabazi ditu. Aurreikuspenen arabera, 2020. urtearen amaieran 12 milioi pertsonak erabiliko dute.
Zer da Bizum?
Bizum, mugikorren bidez dirua berehala transferitzeko aukera ematen duen tresna bat da. Agendan dirua transferitu nahi diogun kontaktua baino ez da eduki behar, eta hartzaileak aplikazioa edukitzea. 50 zentimotik 1.000 eurora bitarteko kopuruak transferitzeko aukera ematen du.
Konfinamenduaren aurretik, taldeko afarietan eta antzekoetan gehien erabiltzen zen. Egoera berri hau bizitzen hasi dugunetik, beste erabilera bat izaten hasi da; hala nola, merkataritza elektronikoan ordaintzea.
Zergatik hasi Bizum erabiltzen?
Eraldaketa digitala etengabea da esparru guztietan, eta ordaintzeko metodoa horietako bat da.
Birusaren transmisioa saihesteko ahalik eta diru gutxien erabiltzeko gomendioak, Bizum gero eta gehiago erabiltzea eragin izan du. Kontsumitzaileari ematen dion erosotasunari gehituta, txikizkako saltokiak haien negozioetan ezartzen hasi dira.
Txikizkako saltokietan ezartzearen onurak
Abantaila nagusien artean honako hauek aurki ditzakegu:
- Erosotasuna. Telefono-zenbakia baino ez da behar.
- Azkartasuna. 5 segundo baino gutxiagotan, dirua hartzailearen kontuan egongo da.
- Seguratasuna. Bankuen babesa.
- Unibertsaltasuna. Edozein mugikorren bidez erabili daiteke.
Jardunbide egokiak
Bezeroek aplikazioaren bidez ordaindu ahal izateko, online dendak Bizum botoia instalatuta izan behar du bere webgunean. Erabiltzen hasi ahal izateko, bankuarekin harremanetan jarri behar da, eta honek jarraitu beharreko urratsak adieraziko ditu.
Jarraian, ordaintzeko metodo hau erabil daitekeen banku batzuen zerrenda adieraziko dugu:
- BBVA
- Bankia
- Kutxabank
- Caja Sur
- Banco Sabadell
- CaixaBank
Iturriak:
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/