Facebook txikizkako saltokietara gerturatu da

facebook-acerca-pequeno-comercio

Facebookek bere sare sozialetan (Facebook, Instagram eta WhatsApp) martxan jarri dituen funtzionalitateen berri eman du saltoki txikiei laguntzeko, beste behin ere.

Erabiltzaileen %75ek adierazi du markekin zuzen komunikatu nahi direla. Horregatik, Facebookek hainbat funtzionalitate abian jarri ditu posible izateko.

1. Bezeroekiko komunikazioa hobetzeko tresnak

Facebookek bi funtzionalitate berri atera ditu Instagramen eta WhatsAppen jabea dela aprobetxatuz.

1.1. Click to message ads

Hiru sare sozialek zuzeneko mezuen bidez harremanetan jartzeko aukera ematen duten iragarkiak dituzte. Hemendik aurrera, markek elkarrizketa-kanala aukeratu ahal izango dute.

1.2. WhatsAppeko elkarrizketak Instagrameko profiletatik abiatuta

Instagram bere ikusmenagatik nabarmentzen da. WhatsApp, berriz, hitz egiteko erabiliena delako. Mark Zuckerbergen erakundeak funtzionalitate berri bat martxan jarri du Instagrameko erabiltzaileak WhatsApp bidez markekin harremanetan jarri ahal izateko. Negozioek WhatsAppeko botoia prestatu ahal izango dute beraien Instagrameko kontuetan.

2. Bezeroak erakartzeko tresnak

Saltokien beste helburu nagusietako bat bezero gehiago lortzea da. Hori lortzeko, sare sozialak biderik egokienetako bat dira. Hori dela eta, Facebookek honako tresna hau abian jarri du.

2.1. Aurrekontuak Messengerretik eskatu

Funtzionalitate horren bidez, markek, gehienez, 5 galdera egin ahal izango dituzte beren zerbitzuetan interesa duten erabiltzaileek erantzun ahal izan ditzaten. Galdetegia bete ondoren, hasierako aurrekontua eskatzeko aukera izango dute, lehendik erantzundakoan oinarrituta.

Facebookek berriro ekin dio saltoki txikiaren jarduera sustatzeko. Tokiko merkataritza digitalizatzeko aukera berri baten aurrean dago.


Iturria:

Twitterrek Komunitateen alde apustu egin du, sare ...
Honela funtzionatzen du TikTokeko algoritmoak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/