Hautatu hizkuntza
Tiktoken algoritmoa erabiltzaileek sare sozial honetan denbora igarotzeko eraginkorrenetako bat da. Erabilitzaileen konportamendua oso denbora gutxian ikasten eta pertsona bakoitzari gustatzen zaion edukia azkar erakustea lortzen du.
Wall Street Journaleko kazetari talde batek algoritmoaren funtzionamendua nolakoa den jakin nahi izan du. Horretarako, 100 bot erabili zituzten eta sare sozialak erabiltzaileen jarduera bakoitza arakatzen duelaz ohartu ziren.
Bot bakoitzak IP helbide bakarra eta adin jakin bat zuen. IP helbideak erabiltzailearen geolokalizazioari buruzko informazioa ematen dio sare sozialari. Gainera, bot bakoitzari gustu berezi batzuk ematen zitzaizkion, eta TikToken algoritmoak ahalik eta lasterren ikertu behar zituen.Lehenik eta behin, Tiktokek pertsona askori gustatu ahal zaizkien bideoak erakusten ditu. Like kopuruak haien irismena zehazten du. Ondoren sailkatzen ditu, haiekin elkarreragiten dutena erabiltzaileen gustuen arabera. Horrela, bideoak erabiltzaile bakoitzaren "Para ti" atalean bilduko dira.
Oro har, sare sozial horren algoritmoak bi ordu baino gutxiago behar izaten ditu erabiltzaileen interesak antzemateko.By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/