Hautatu hizkuntza
Pandemian izandako erosketa-ohiturak aztertzeko helburuarekin, SAP SE eta The Economist Intelligence Unit erakundeek bat egin dute, 'El comprador influyente' izeneko ikerketa egiteko.
Pandemiak eragin handia izan du online erosketen gorakadan. Gehien eraldatu den belaunaldia baby boomer-ena (1946-1964) izan da. Beraien online gastua %12-an handitu dute.
Belaunaldi honek online erosketarekiko gero eta konfiantza handiagoa dauka. Horrek, jarraian aipatuko ditugun datuetan islatzen da. Online dendetan egindako gastua %191-ean igo dute elikagaietan, %154 etxez etxeko janarian eta %90 higiene pertsonaleko eta garbiketa-produktuetan. Horrez gain, bestelako artikulu-mota gehiago ere erosi dute; arropa eta elektronika, adibidez.
Erosketa ohituren aldaketak, jende-pilaketen sahiesteak eragin du, batez ere.
Alde batetik, pertsona askok denda fisikoen onurak nabarmentzen dituzte. Inkestatuen %57-k produktua zuzenean etxera eraman ahal izateak abantaila handienetako bat dela diote. Gainera, artikuluaren egoera bertan ikusi ahal izateak aintzat hartzen dute.
Bestalde, inkestatuen %61-ek pandemiak eragindako ohitura batzuk mantenduko dituztela adierazi dute. Online denda edukitzearen garrantzia etengabe hazten jarraituko du.
Ikusi dezakegunez, gero eta online erosle gehiago daude. Eta e-commerce-ak negozioak berritzeko aukera paregabea izango dira saltoki ororentzat.
Iturria:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/