Online dendek 12.000 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten 2020-ko bigarren hiruhilekoan

ecommerce-segundo-trimestre-2020

Online dendak haziz doaz. CNMCDatak argitaratutako txostenaren arabera, estatu mailan, online dendek 12.000 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten pasaden urteko apirila eta ekaina bitartean.

Sektore arrakastatsuenak

Diru-sarrerei dagokienez, gehien fakturatu zuten sektoreak honako hauek izan ziren:

  • Moda, %9,4-ko merkatu-kuotarekin.
  • Telebista-kanaletako harpidetzak: %4,5.
  • Supermerkatuak, %4,1-eko kuotarekin.
244 milioi transakzio baino gehiago gauzatu ziren denbora-tarte honetan. %15,6-an handitu zen 2019. urteko aldi berarekin parekatuta.

Segmentazio geografikoa

Diru-sarreren %40,6-a estatuko online dendentzat izan ziren. Gainerakoa, kanpo-merkataritzarako. 

Guztira, 7.143 milioi euro esportatu zituzten e-commerce-ek. %27,9-an handitu zen, urtetik urtera. Horien %60-a, Europar Batasuneko herrialdetara joan zen. 

Estatuko fakturazioa 3.819 euroraino iritsi zen. Arrakastarik handiena izan zuten sektoreak etxetresna elektrikoak (%9,7-ko merkatu-kuotarekin) eta supermerkatuak (%8,8-ko merkatu-kuotarekin) izan ziren.

Berriz ere, online denda edukitzearen garrantzia erakutsi digute datuek. Erosketak egiteko erraztasunak, ordaintzeko hainbat metodo erabili ahal izateak, konfinamendua… jendeak Internet-en bidez erostera ohituago egotea eragin du.

Honelakoak izango dira erosketa-ohitura berriak
Twitter-eko kontuak egiaztatzeko politika berria i...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/