Google-ek bezeroak erakartzeko funtzionalitate berri hau atera du

google-ads-formulario-captar-clientes

Pasadan otsailaren 10-ean, Google-ek publizitateko produktu berria atera zuen. Hemendik aurrera, erabiltzaileek inprimaki soil bat bete ahal izango dute iragarki batean klik egitean, webgunean sartu ordez. 

Funtzionaltasun honen helburu nagusiak, salmentak areagotzeko eta bezero potentzialak erakartzeko aukerak handitzea dira.

Google

Nola funtzionatzen du?

Labur-labur azalduta, tresna honen funtzionamendua honako hau da:

  1. Google Ads-ek emandako erramintak erabiliz, inprimaki-luzapena sortu behar da. Behin eginda, bilaketa-kanpainetan erantsi beharko da. Geroago aipatuko ditugun baldintzak betez gero, bideo eta Discovery kanpainetan ere erabili ahal izango duzu.
  2. Iragarkian sakatuko duten erabiltzaileek, inprimakia beteko dute (nahi izanez gero).
  3. Iragarleek inkestatuen informazioa jasoko dute. Honela, Google Ads-ek emandako datuak deskargatu eta kudeatu ahal izango dituzu. Azken 30 egunetako datuak soilik ikusi ahal izango dituzu.

Formularioak erabiltzeko betekizunak

Google Ads-en politikak bete izateak garrantzitsua da. Erabiliko duzun kontua, alkohola, helduentzako edukia eta bestelakoekin lotuta ezin izango da. Gainera, zure negozioaren pribatutasun-politika eduki beharko duzu. 

Funtzionalitate hau bideo eta Discovery kanpainetan erabili nahi izanez gero, aldez aurretik, 50.000 USD (41.500€ inguru) gastatu behar izan dituzu Google Ads-en. 


Plataforma honen funtzionaltasun berri honek, salmenta eta bezero potentzial gehiago lortzen lagunduko die tokiko saltokiei, inprimaki soil baten bitartez. 


Iturria:

PrestaShop Facebook, sare sozialen bidez saltzeko ...
Honelakoak izango dira erosketa-ohitura berriak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/