E-commerce-a jasangarritasunera bideratu da 2023an

E-commerce-a jasangarritasunera bideratu da 2023-an ecommercea-jasangarritasunera-bideratu-da-2023an

Jasangarritasuna edo Erantzukizun Sozial Korporatiboa (GEK) duela urte batzuk sortu bazen ere, gero eta gehiago hau, arau bihurtzen ari da; e-commerce jasangarri batek oso eragin positiboa izan dezake online denda baten fakturazioan. Eus-COMMERCE-en post honetan, eCommerce mota horren oinarriak zeintzuk diren, inplikazio horrek zure negozioari zer onura eskain diezazkiokeen eta hori gauzatzeko adibideak azalduko dizkizugu. Jarraitu irakurtzen!

"2023ko E-commerce Ikerketa"-ren arabera, Espainiako kontsumitzaileen % 53-a kezkatuta dago online erosketek ingurumenean duten inpaktuagatik, eta gero eta gehiago dira online dendei enpresa-jasangarritasunaa eskatzen dietenak.

Baina, zer da enpresen jasangarritasuna? Enpresaren jardueren eraginaz arduratzea da kontua. Horretarako, hiru osagai hauek hartu behar dira kontuan: enpresaren ingurumen-kontzientzia, ea sozialki arduratsua den eta aldaketak ekonomikoki bideragarriak diren. 

E-commerce jasangarriaren etorkizuna: 

Ingurumen-inpaktuarekiko kezka dela eta, gero eta gazte gehiagok eskatzen dituzte pakete birziklagarriak eta bidalketa-metodo jasangarriak. Enpresak konturatzen hasi dira jasangarritasuna garrantzitsua dela, eta horrek lagundu egiten die bai alderdi ekonomikoan, baita bezeroen konfiantzan.

Denda jasangarri baten onurei dagokienez, alde batetik, bezeroen gogobetetasuna eta fidelizazioa handitzea lortuko da; gazteen ingurumenarekiko kezkari erantzunez, gogobetetasuna areagotuko dugu, eta gogobetetze horrek bezeroen fideltasuna areagotuko du. Bestalde, itzulketei eta jasangarritasunari dagokionez; lehen esan dugun bezala, jasangarritasunak bezeroak fidelizatzen ditu, eta leialtzeak, berriz, itzulketak murrizten ditu.

Jasangarriagoa izatea ez da, nahitaez, ez oso zaila, ez garestia. Hauek dira ecommerce jasangarriago bat aurrera eramateko 4 ideia: Lehen urratsa zure hornidura-katea ebaluatzea da, hau da, zure produktuak non eta nola fabrikatzen diren ulertzea. Beste puntuetako bat, eskaera entregatzeari buruzko ikerketa bat egin eta modurik ekologikoena aukeratzea litzateke. Hirugarren puntua produktuentzako bilgarri edo packaging jasangarri bat aukeratzea litzateke. Eta, azkenik, planeta errespetatzen duen itzulketa-politika egokitzea zure online merkataritzarako.

Nabarmentzekoa da, ecommerce askok beren marketin estrategiaren alderdi integral gisa erabiltzen dituztela beren politika ekologikoak, eta, beraz, garrantzitsua dela webgunean kredentzial ekologikoak sustatzea.

Eus-COMMERCE-en, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure negozio-estrategia berritzen eta ingurune digital berrira bideratzen laguntzeko. 

Iturriak:

Adimen Artifiziala e-commercean: bezeroaren esperi...
Nola aldatzen ari da online erosteko modua?

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/