Adimen Artifiziala e-commercean: bezeroaren esperientzia hobetzea AA-ren bitartez

Adimen Artifiziala e-commercean: bezeroaren esperientzia hobetzea AA-ren bitartez Adimen-artifiziala-ecommercean

E-commerce-a izan da adimen artifizialaren eraldaketaren eta hartzearen bultzatzaile nagusietako bat, hau negozio-prozesuak hobetzeko tresna gisa erabiliz. Eus-COMMERCE-en post honetan teknologia mota honen oinarriak zeintzuk diren, tresna honek zure negozioari zer onura eskain diezazkiokeen eta hori gauzatzeko adibideak azalduko dizkizugu. Jarraitu irakurtzen!

Teknologia mota horretan aitzindari izan den sektoreetako bat e-commerce-arena izan da; eraldaketa hori era organikoan eman da eta ondorioz, AA aliatu handia bihurtu da negozio baten kudeaketan.

Baina, zer da adimen artifiziala? 

Andrew Ng Google Brainen sortzaileetako baten arabera: Adimen Artifiziala ordenagailuek modu adimentsuan joka dezaten ahalbidetzen duen tresna multzo handi bat da.

Tresna hitza da definizio horren gakoa, e-commerce-ean AAren aplikazioaren oinarria baita: Machine Learning. Machine Learning-ak ordenagailuei datuetatik automatikoki ikasteko gaitasuna ematen die; horrela, egin beharreko zerbaiti buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna ahalbidetzeko.

E-Commerce-a izan da Machine Learning erabiltzearen bultzatzaile nagusietako bat; izan ere, datuak dira ML ereduen lehengaia; eta retaila zein e-Commerce-a datu ugari eta askotarikoak sortzeko gai dira. Machine learning-a erabiliz, datu horiek nabarmen hobetu dezakete negozioaren errendimendua.

E-Commers batean iragarpenetan eta erabakien automatizazioan lagun dezaketen datuetariko batzuk honako hauek dira: patroi errepikariak, barne-prozesuak, erabakiak hartzeko prozesuak eta kanpo-faktoreak.

E-Commerce-etan integratzen diren hirugarrenen tresna eta kanpoko zerbitzu asko AAren erabileran oinarrituta daude zenbait arazo konpontzeko asmoz, adibidez: produktuak gomendatzeko sistemak, barne-bilatzaileak, chatbot-ak. Machine Learning-eko aplikazio mota asko daude e-Commerce-tan, lehiakideengandik bereizten eta konbertsioa areagotzen, fidelizazioa sendotzen eta salmentak areagotzen lagun dezaketenak.

Beraz, lehenik eta behine-commerce-erako Adimen Artifizialeko estrategia bat ezarri behar da, honako hauek kontuan hartuta: produktuaren eta negozioaren estrategiarekin bat egitea, zeharkako inplikazioak, lehen pilotuak aukeratzea, ekipoak prestatzea eta barneko eta kanpoko komunikazioa. Estrategia hori e-commerce bakoitzaren premien arabera definitu behar da, eta negozio bakoitzaren helburuak betetzea erraztuko duten tresnak aukeratzea garrantzitsua da.

Eus-COMMERCEn aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure negozio-estrategia berritzen eta ingurune digital berrira bideratzen laguntzeko. 

Iturriak


Enpresak nola ari diren integratzen denda fisikoak...
E-commerce-a jasangarritasunera bideratu da 2023an

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/