Iritsi da Ordainketa 4tan, merkataritza elektronikorako ordaintzeko modu berri bat

pago-en-4

Zalantzarik gabe, online erosketak geratzeko iritsi dira. Ordainketa-metodo malguagoak erabiltzea oso garrantzitsua bihurtu da saltokientzat, baina batez ere bezeroentzat, gero eta zorrotzagoak baitira online merkataritzarekin. Ordainketa 4tan metodo berri bat da, erosleari bere aurrekontua handitzeko eta ordainketei modu malguago baten aurre egiteko aukera ematen diona.

Bezeroari gehienez lau ordainketatan egiteko aukera ematean datza ordainketa modu honek, hori bai, inolako interesik gabe. Zer esan nahi du honek? Erosle potentzial asko (batez ere gazteak) prest egongo dira erosketak egiteko interes tasa neurrigabeei aurre egiteko beldurrik gabe.

Saltokiek ere ez dute izango zertan tasa finkoei aurre egin ordainketa-modalitate hori ezartzea erabakitzen badute; izan ere, ordainketa 4tan egiten duten salmenta guztien oinarriaren gaineko ehuneko txiki bat baino ez dute ordaindu beharko. 500 eurotik beherako erosketetan ezarri da muga, bestela ez bailitzateke merkataritzarako errentagarria izango.

Ordaintzeko orduan malgutasuna eskaintzea ezinbestekoa da gure negozioa garatzeko. Zalantzarik gabe, sarean presentzia izaten hasi den saltoki txikiarentzat aukera paregabea izango da bezeroengana egokitzeko eta, era berean, etekinak lortzeko.

Iturria:

Pinterestek online bidezko erosketa funtzioak aurk...
18 eta 44 urte bitarteko kontsumitzaileen % 75ak b...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/