WhatsApp-en erosketa-botoia: aplikazioan bertan erosteko balio duen funtzionaltasun berria

nuevo-boton-comprar-whatsapp

Gero eta pertsona gehiagok WhatsApp erabiltzen dute txateatzeko. Bestalde, markek ere aukeratzen dute kanal hau negozioa egiteko

Hori dela eta, WhatsApp tokiko saltokiekin murgildu eta funtzionalitate berria argitaratu du txikizkako merkatariak laguntzeko asmoz. 

Facebook eta Instagram bere garaian egin zuten. Oraingoan, txat plataforma izan da online salmenta erraztu nahi duen hurrengoa.

Beraien Twitter-eko kontu ofizialean adierazi zutenez:

"Hemendik aurrera, goialdean kokatuta dagoen erosketa-botoia sakatuz gero, saltokian erosi nahiko zenukeen produktuak ikusi ahal izango dituzu."

WhatsApp Inc.

Zertan datza funtzionaltasun berri hau?

Kontaktuaren izenaren ondoan kokatuta dagoen botoi berria da, denda-itxura duena. Bertan klik eginez, erabiltzaileek zure produktu-katalogoa ikusi ahal izango dute. Artikulu bakoitza aukeratzean, dagozkion prezioak eta ezaugarriak ere begiratu ahal izango dituzte.

* Whatsapp-en irudia

Nola jarri dezakezu botoi hau?

WhatsApp Business erabiltzen duten negozioek eskuragarri dute. Baina botoia agertu dezan, produktu-katalogoa argitaratu beharko dute, aldez aurretik.

Funtzionaltasun berri hau oso erabilgarria izango da saltokientzat baita WhatsApp-en bidez markekin harremanetan jartzen diren 175 milioi erabiltzailentzat. 

Oraingoz, produktu-katalogoa bakarrik erakutsi daiteke. Gaur egun, Indian adibidez, aplikaziotik bertatik diru-transferentziak egin daitezke. Eta hurrengo hilabetetan, transakzioak egin ahal izatea espero da. 

Denbora gutxi barru, gainerako herrialdetara zabalduko den ala ez jakingo dugu.

2021. urterako e-commerce-aren joerak
Kontsumitzaileen %76-ak azaroan prestatuko dituzte...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/