7 gako email marketing hobeago bat egiteko

Noticias_eus-COMMERCE-2

Email marketina teknika eraginkor eta ekonomikoenetarikoa da zure bezerogai kopurua handitzeko, baina hau lortzeko beharrezkoa da plangintza on bat.

Hurrengo eus-COMMERCE postean emaitza hobeak lortzeko gakoak emango dizkizugu. Jarraitu irakurtzen!

Onurak 

Teknika honek egindako kanpainiak hobetzen eta egungo eta etorkizuneko bezeroekiko konfiantza harreman bat ezartzen laguntzen digu. Bere segmentazio eta pertsonalizazio gaitasunak bezeroen eta gure produktuen arteko hurbiltasun zuzenagoa ahalbidetzen du, online bidezko salmenten kasuan efektibitate handia erakutsiz. Tresna hau kontaktu zerrenda batekin edo modu masiboan egin daiteke, baina beti da beharrezkoa plangintza on bat. Ekintzek estrategia ona badaukate atzean, kanpainiak emaitzak lortuko ditu.  

Indartu zure email marketing bidezko kanpainiak 

  • Ezarri zure helburuak

Ezinbestekoa da email marketing estrategiaren helburuak zeintzuk diren argi izatea. Helburua edozein dela, adibidez salmentak edo webguneko trafikoa hobetzea, garrantzitsuena hasieratik estrategiaren bidea helburu zuzenean bideratzen jakitea da.

  • Kalitate altuko helbideak

Gehitu zure zerrendan era legalean lortutako helbideak, onespenak frogagarria izan behar baitu une oro. Honek segurtasuna sortzen du erabiltzaileen artean, gure ospea babesten du eta konfiantza sortu bezeroekiko. Kalitate kantitatea baino aurretik jarri behar dugu.

  • Argi hitz egin

Zure proposamena jakitera eman modu desberdin eta bakarrean. Zintzoa izan, ez ezkutatu zure onespen eskaera. Bezeroak ez du nahi eskatu ez duen zerbait jasotzea. Gogoratu asetuta dagoen bezero batek zure negozioaren irudia indartuko duela. Honi esker zure helburua bete ahal izango duzu eta bezeroak fidelizatu.

  • Saihestu spama

Email marketingeko arazoetako bat spama da. Zure markako emailak spam erretiluan amaitu ezkero, inork ez ditu zure mezuak ikusiko eta zure marka irudia kaltetu egingo da. "Spam trap" batera emailak bidali ezkero zure ospea kaltetu egingo da eta zerrenda beltz baten sartu. Mantendu zure helbide zerrendak eguneratuta eta ondo zainduta. Ezinbestekoa da edukia kudeatzea jaso nahi ez diren emailetan ez bukatzeko. Era berean, aurretik jakin behar dugu arauak noiz ez diren betetzen, neurriak denboraz hartzeko eta markarekiko kalteak eta bezeroen kexak ekiditzeko.

  • Legea legea da

Espainian 34/2002 legearen 21. artikuluak aurretik onartu ez den emailen bidaliera debekatzen du. Lege hau ez betetzeak 600.00 eurorainoko isunak ekarri ahal dizkigu. Horregatik kontaktua ezarri aurretik zure izenemaileek zure estrategiari baiezkoa ematea ezinbestekoa da. Garrantzitsua da nahi dutenean harpidetza uzteko aukera izatea, ez ahaztu aukera hau ematea zure email guztietan.

  • Pertsonalizatu zure edukia

Mailinga hartzailearen arabera sortzeak zure kanpainiaren arrakasta edo porrota erabakiko du. Hau lortzeko zure datu-basea segmentatu behar dezakezu zure produktuen arabera. Adierazgarritasunak interesa sortzen du, bezeroak mantendu eta berriak sortu.

  • Aztertu emaitzak

Email marketing estrategia bat denboran zehar kontrolatu behar daiteke eta lortutako emaitzen eta ezarritako helburuen arabera hobetzen joan. Analisi on batek zure lana ondo egiten zabiltzan edo ez lagunduko dizu. Ezinbestekoa da kanpainia optimizatzea plana hobetzeko eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. 

eus-COMMERCEn saltoki bakoitzeko eraldaketa digitalerako irtenbide desberdinak ematen dizkizugu. Informa zaitez gure webgunean!

Iturriak

Facebooken trafikoa areagotzea
Zure ecommerce-an “Guri buruz” atal on bat sortzek...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/