Zure ecommerce-an “Guri buruz” atal on bat sortzeko aholkuak
Zure webgunean "guri buruz" izeneko atala daukazu? Ecommerce gehienetan gutxien lantzen den orrialdetariko bat da, nahiz eta zure publikoari eta bezero potentzialei zure burua aurkezteko atalik garrantzitsuenetarikoa den. Hurrengo eus-COMMERCE albistean ahokku batzuk emango dizkizuegu orrialde hau hobetzeko. Irakurri adi!
Zergatik da hain garrantzitsua?
"Guri buruz" orrialdea bezero potentzialari bideratutako aurkezpen gutuna da, nor zaren eta merkatuari zer eskaintzen diozun azaltzen duena. Zure komunitatean konfiantza eta segurtasuna sortu nahi badituzu, zintzotasuna lehen momentutik ezarri beharreko ezaugarria da. Gainera, ezezaguna den produktu edo zerbitzu bat eskaintzen duzunean, konfiantza funtzeskoa da erosketa prozesuan. Guretzat garrantzisuena bezeroaren interesa mantentzea eta gure markaren berri guztiei adi egotea da. Horregatik da hain garrantzitsua atal honi merezi duen arreta ematea.
"Guri buruz" atal eraginkor bat sortzeko aholkuak
- Kontatu istorio bat. Zure enpresa edo negozioaren istorioa kontatzeko ezinbesteko atala da. Erabili estilo pertsonal bat eta "storytelling" teknikak idazterako orduan, nondik zatozen eta zergatik erabaki zenu(t)en negozioa sortzea. Jarri zure bezeroen eta haien interesen tokian eta emoziona itzazuz.
- Aurkeztu taldea. Bezeroek zure taldekideak ezagutu nahi dituzte eta bakoitzak enpresa barruan ze funtzio betetzen duen jakin. Gakoetako bat marka gizatiartzea da, aurkezpen testu edo bideo labur bat erantsiz. Transmititu enpresaren perspektiba eta zeintzuk diren negozio lerroak, etorkizunera begira anbizio eta erronkak definituz.
- Erakutsi zure negozioaren potentziala. Enpresak eskaintzan duen esperientzia profesionala, abantailak eta onurak azaldu. Garrantzitsua da gure baloreak transmititzen dituen mezua ematea.
- Sortu prentsa areto bat. Hau gure aurkezpen gutunari lotuta dago. Hedabideak erabili beharreko teknika dira bezeroek guri buruz hitz egitea nahi badugu. Horregatik da hain garrantzitsua prentsan agertzea eta agerpen hauek biltzea eta argitaratzea.
eus-COMMERCEn eraldaketa digitalaren garapenerako soluzio berriak ezartzen laguntzen dizugu, dagoeneko dituzunak ere hobetzen lagunduz. Informazio osoa gure webgunean!
Iturriak
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/