E-commerce arrakastatsua egiteko kontuan hartu beharreko 9 ezaugarriak

Características de un ecommerce exitoso

E-commerce bat egitea erlatibozko lan erraza da, baina merkatu digitalean arrakastatsua izan dadin, ahaleginak egin beharko dituzu. 

Plangintza bat izatea oso garrantzitsua da. Honek, lehiakorragoa izateko aukera emango dizu. Horretarako, helburu errealistak eta neurgarriak zehaztu beharko dituzu. 

Zure online denda sortzen hasi baino lehen, e-commerce arrakastatsu orok bete behar dituen 9 ezaugarriak (garrantziaren arabera ordenatuta) jarraitzea gomendatzen dizugu:


1. Prezio lehiakorrak

E-commerce ororen erronka handienetako bat bisitariak erakartzea eta atxikitzea da. 

Prezio lehiakorrak eskaini beharko dituzu. Zure konpetentziaren azterketa sakon bat egin ezazu, ezarri behar duzun prezioa zein den jakiteko. Horrek zure eskaintza zein lehiakorra eta erakargarria den jakiteko informazio baliotsua emango dizu.


 2. Bezeroarentzako zerbitzu ona

Offline munduan bezala, pertsonok markek konponbide azkarrak eta eskariaren araberakoak emango dizkigutela espero dugu. 

Bezeroari arreta emateko kanalak eskaini itzazu, bisitariek zure zerbitzuaren kalitate ona ikus dezaten, eta gomendatu diezazuten.


3. Produktuen kalitate ona 

Produktuen kalitatea arrakastaren zati handi bat izango da, online dendan ikusten dituztenetik, jaso eta erosketa gauzatzen duten arte. 

Zure produktuen argazki erakargarriak izatea oso garrantzitsua da, bai eta bezeroari fisikoki emango zaizkion kalitatearen ziurtasuna izatea ere.


4. Entregatze-denbora laburra 

Gaur egun, erosleok, gauzak berehala nahi ditugu. Zure marka kalitatea eta promesa mantentzeko aukera emango dizun logistika eta operatiboa izan ezazu, zure bezeroek produktua ahalik eta lasterren jaso ahal izan dezaten.


5. Web gunea erabiltzeko erraztasuna  

Zure online denda garatzean, erabiltzaile eta pertsona mota desberdinekin probak egitea gomendatzen dizugu. 

Zenbat eta intuitiboagoa bada, zure emaitzak hobeagoak izango dira.


6. Itzulketak eta aldaketak egiteko erraztasuna  

Online denden kategoria askotan, produktuen neurriak oztoporik ohikoenetako bat dira. Produktuaren deskribapenetan zehatz-mehatz adierazi itzazu. 

Itzulketak eta aldaketak erraz egiteko prozesua egituratu beharko duzu. Honek zure markaz eta bezeroarentzako arretaren kalitateaz oso ondo hitz egingo du.


7. Ordainketa modu aniztasuna 

Zure bezero potentzialei konfiantza handiagoa emateko, gehien erabiltzen diren ordainketa-metodotaz baliatu zaitez. Horrela, behin betiko erosketa-orrira iritsi diren erabiltzaileen erosketa-ehunekoa handituko duzu.


8. Mugikorrean erabiltzeko erraztasuna  

Merkatuaren zati handi batek mugikorretik erosketak egiteko beldurra alde batera utzi du, eta erabiltzaileen % 55-ek jada smartphone-etatik erosten dute. Zure online denda gailu hauetara egokitu ezazu.


9. Esleipen-eredu egokia 

Zure negozioari gehien egokitzen zaion esleipen-eredua ezagutu ezazu. Horretarako, zure erabiltzaileen egungo portaera aztertu beharko duzu. 

Zer produktu mota erosten duten, erosketa bat egiteko zenbat denbora behar duten, zer orrialde ikusten dituzten eta haien portaerak aztertzeko aukera ematen dizuten gainerako datuak begiratu itzazu.


Online denda arrakastatsu ororen ezaugarri hauek, zurea ondo egiteko bideratu izana espero dugu. Harago joan nahi baduzu, gure atarian zure denda digitalizatzeko baliabideak aurkituko dituzula gogorarazi nahi dizugu.

Zer esan nahi du Cross selling-ak?
Online kontsumitzaileek gehien erabiltzen dituzten...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/