2021. urterako e-commerce-aren joerak

tendencias-ecommerce-2021

Merkataritza elektronikoa etengabe aldatzen ari da. Eskaria, komunikazio-kanalak, gizartearen ohiturak eta lehentasunak eraldatuz doaz ere. Momentura egokitzea funtsezkoa izango da saltokientzat Internet-en arrakasta lortzeko. 

Urte honetan, gauzak erabat aldatu dira. Kontsumo-ohiturak guztiz aldatu dira. Ondorioz, saltokiak egoera berri honetara egokitu beharko dira. 

Horretarako, 2021. urterako e-commerce-aren joera nagusiak aztertuko ditugu:

1. Online erosketak hazten jarraituko du

Konfinamenduaren ondorioz, pertsona askok lehen aldiz erosi dute Internet-en bidez. Ondorioz, merkataritza elektronikoa nabarmen hazi da. 

Hala ere, pandemia bukatu ondoren, jendea kalera aterako da kontsumitzera berriz ere. 

Lehen bezala erosiko dugula esan nahi du horrek? 

Egia esan, ez da horrela izango erabat. Online kontsumitzaile berriak agertu dira konfinamendu denboraldian zehar. Askok, ohitura berri hau hartu dute eta Internet-en bidez erosten jarraituko dute.

2. Tokiko online denden hazkundea

Aspaldik, tokiko saltokiek online saltzen hasi ziren. Pixkanaka-pixkanaka, gero eta gehiagok digitalizatzen hasi ziren. 

Pandemiak denda fisikoen salmenten beherakada eragin du. Ondorioz, salmenta- baita komunikazio-kanal berriak aztertu behar izan dituzte, lehenbailehen. Eraldaketa Digitalean gakoa aurkitu dute. 

Online denda bat sortzerako orduan, helburu nagusia pertsona gehiagorengana iristea dela pentsatzen da. Aurten, egoera guztiz aldatu da. Tokiko bezeroen kontsumitzeko modua eraldatu da. Oraingoan, bezero digitala izatera pasatu da.

3. 'Showroom' ereduaren hazkundea

Erosketa-eredu hau denda fisikoan produktua ikustean, probatzean… baina gero erosketa online egitean datza. Markek hau badakite, eta estrategiak egokitzen ari dira. 

Eredu horretan oinarritzeak abantaila handiak ekarriko dizkie tokiko saltokiei:

  • Stock gutxiago behar izango dute dendan.
  • Saltoki txikiago batekin konformatu ahal izango dira.
  • Itzulketa-tasa txikiagoa izango da, bezeroek fisikoki ikusi izango dutelako.
Praktikan jartzeko, online eta offline kanalak soinez soin jardun beharko dute.

4. 'Take away' modeloa ostalaritzan

Ostalaritzaren sektoreak kaltetuta izan da bereziki. Baina neurri egokiak hartu ditu egoera berrira moldatzeko. 

Zeintzuk izan dira? 

'Take away' modeloa eta etxez etxeko banaketa

Komunikazio-kanal berriek ere funtsezko eginkizuna izan dute ostalaritza sustatzeko. Adibidez, WhatsApp Business bezalako tresnak abantaila handia izan dira. Bai ostalaritzarentzat baita bestelako tokiko saltokientzat ere. Aplikazio honek bezeroekin zuzenean komunikatzeko aukera ematen du, dendako produktu-katalogoa erakusteaz gain. 


Hemendik aurrera bereziki, soltokiek online eta offline estrategiak bateratu beharko dituzte hazten jarraitu ahal izateko.

Online denden %37-ak, %20 eta %40 bitarteko faktur...
WhatsApp-en erosketa-botoia: aplikazioan bertan er...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/