Web mugikorraren diseinuaren garrantzia

Noticias_eus-COMMERCE

Bazenekien Google-k bere algoritmoari aldaketak egin dizkiola eta gailu mugikorrekin bateragarriak ez diren webguneak zigortzen dituela? Zure webgunea eguneratuta mantentzea ezinbestekoa da gero eta lehiakorrago den merkatu honetan. Hurrengo eus-COMMERCE postean web mugikorraren diseinuari buruz jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen! 

Erabiltzaileari egokitutako webgunea 

Erabiltzaileek haien mugikorrak gero eta gehiago erabiltzen dituzten gizarte baten bizi garela kontuan hartuta, enpresak ere aldaketak ezartzen hasi beharko litezke errealitate berri honi moldatzeko. Gaur egun markak mugitzen dituzten helburuak web mugikorretan ezinbesteko esperientzia bermatzea eta erabiltzaile mugikorrak erakartzea dira.

Gero eta lehiakorragoa den merkatuan negozio txikiek egokitutako webgune bat izatea ezinbestekoa da haien arrakastarako. Konbertsio tasa eta sesioetan egonaldiaren iraupena hobetzeko, ecommercean erabiltzaile esperientzia ezinhobea sortzea garrantzitsua da, eta esperientzia honen kalitatea bisita egin den gailua edozein dela mantendu behar da.

Webgunea formatu desberdinetara moldatzeaz gain, webgune baten posizionamendua hobetzeko orduan kontutan hartu beharreko beste praktika garrantzitsu batzuk ere daude. Estekak sortzea, eguneratutako edukia elkarbanatzea, gure arloko hitz gakoak kontutan izatea edo orrialdearen karga denbora murriztea dira hauetako batzuk. 

Konexio mobilaren gorakada 

Errealitate bat bihurtu da pertsonek gero eta gehiago erabiltzen dituztela haien tabletak edo mugikorrak ordenagailuen ordez Internetera sartzeko. Erosketa bat egiteko edo soilik entretenitzeko bada ere, gailu txikiak dira gogokoenak.

Showroomprive enpresak gaur egungo teknologia mugikorraren eraginari buruz burututako inkesta baten emaitzen arabera, estatu mailan herritarren %19,44a 10 edo 15 minuturo konektatzen da internetera haien smartphone-aren bitartez. Datu hauek gure negozioaren bezerogaiak aurkitzen diren tokian egotearen garrantzia islatzen dute. Gaur egun, toki hori mugikorra da.

eus-COMMERCE-n Retail Media arloan gertatzen den guztiari buruz eguneratuta mantentzen zaitugu. Bisita ezazu gure webgunea!


Iturra

Retail Media arloko berrikuntzak eta joerak
Instagramek argazkiak indartu nahi ditu berriro

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/