Instagramek argazkiak indartu nahi ditu berriro

Noticias_eus-COMMERCE-3

Adam Mosserik, Instagram plataformako zuzendariak, aplikazioaren etorkizunari buruzko adierazpen batzuk egin ditu berriki. Baieztatu duen bezala, aurtengo helburua argazkiei bideon aurrean galdutako garrantzia berematea da. Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean norabide berri honi buruz jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!

Instagramen errealitate berria  

Azken urtean zehar Instagramek bideo laburren inguruan diseinatu du bere estrategia, ospe handia hartzen hasi diren TikTok bezalako plataformen altueran posizionatu nahian. Erabiltzaileak laster ohitu ziren formatu berri honetara, eta "reels" ezagunek aplikazioa gainezkatu zuten laster.

90 segundura arteko iraupena izan ahal duten bideo bertikal hauek edozein eduki motara moldatu dira, dantza edo tutorialetatik errezetetara. Reels -ak iradokitutako espazioetan gero eta gehiago azaltzen hasi ziren, argazkiak baino gehiago. Eduki sortzaileek eta enpresek, hau ikusita, laster gehitu zuten formatu hau haien eduki plangintzetara. 

Norabide berri bat

2022ko uztailetik Instagrameko algoritmoak aldatu egin ziren eta erabiltzaileak bideo gehiago ikusten hasi ziren, argazkiekin konparatuz. Funtzionamendu berri hau ez zaie erabiltzaile guztiei gustatu. Argazkilariek eta haien profiletan argazkiak erakusten dituzten kontu jabeek sarri erakutsi dute haien haserrea.

Kexa hauek laster iritsi dira Mosseriren belarrietara, eta orain dela aste gutxi batzuk hurrengoa baieztatu zuen: "Argi dago argazkilari kopuru handi bat ez dagoela pozik. Argia izan nahi dut: nahiz eta bideoetara jotzen hasi garen, oraindik argazkiak kontutan dauzkagu. Argazkiak beti izango dira Instagramen parte.

Balorazio negatiboen aurrean, enpresa Instagrameko formatu zaharrari galduta zuen garrantzia berriro emateko lanak egiten hasi da. Mosseri berak bideoen eta argazkien arteko armonia bilatzeko lanetan ari direla azaldu du. 

eus-COMMERCE-n Retail Media arloan gertatzen den guztiaz eguneratuta mantentzen laguntzen zaitugu. Bisita ezazu gure webgunea!


Iturra

Web mugikorraren diseinuaren garrantzia
Sare sozialen etorkizuna

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/