Retail Media arloko berrikuntzak eta joerak

Noticias_eus-COMMERCE

Gaur egun ekonomiak bizi dituen zailtapenen arren, Retail Mediak bere urrezko garaia bizi du. Microsoft bezalako enpresek argi dute hau, eta arlo honi guztiz bideratutako plataforma baten lan egiten hasi dira. Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean retail arloari buruz jakin beharreko guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!

Retail Media plataforma 

Azken egunetan Microsoft enpresa teknologikoak Microsoft Retail Advertising Network-en merkaturatzearen berri eman du, txikizkariei haien webguneko trafikoa txanpontzen ahalbidetuko duen plataforma berri hau aurkeztuz. Plataforma hau erabiltzen duten markek Microsoften zein beste txikizkarien webgunetan iragarkiak publikatzeko kanpainiak sortu ahal izango dituzte.

Kay Saintbury-Carterrek, Microsoft Advertising-eko Global Partner eta Retail Mediako presidenteordeak, hurrengoa baieztatu zuen: "Microsoften txikizkarien arrakasta bultzatzen ari gara, haientzako motor ekonomiko baten sorkuntzaren bitartez, aldi berean haien datuen eta haien bezeroekiko harremanen jabe izaten utziz". 

Retail Mediako joerak 

Plataforma hau funtzionatzen eta bere fruituak ematen hasi arte, txikizkariek haien arloetako berrikuntzetara moldatzen saiatu ahal izango dute, aurten eramango diren joerak kontutan hartuz. 2023an TikTok eta Z belaunaldia izango dira merkataritza sozialeko liderrak. Talde demografiko honek haien erosketen gehiengoa sare sozialetan ezagutzen dutenaren eta beste erabiltzaileek gomendatzen duten arabera egiten dituzte. Plataforma mota honetan egotea, beraz, ezinbestekoa izango da merkatuan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Itzultze politikek esanbide asko emango dituzte aurten ere. Gero eta marka gehiago hasi dira itzultzeen bidalketak kobratzen eta bezeroek ez dute batere ondo hartu aldaketa hau. Honekin batera, eta ekonomiak bizi duen inflazio momentua kontuan hartuz, kontsumitzaileek adiago begiratzen dituzte haien erosketak.

Alderdi positiboa Retail Media publizitate digitalaren hirugarren uhinaren partetzat hartzen dela da. Uste da Retail Median egindako gastua 60.000 milioi dolarrera hurbilduko dela 2024an. Ekonomiak pasatzen duen momentuaren arren, Retail Mediak bere urrezko garaia bizi du.

eus-COMMERCEn zure ecommerce-ari eta zure markako sare sozialei ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizugu. Bisita ezazu gure baliabideak! 


Iturra

Etxez etxeko janaria gorantz doa
Web mugikorraren diseinuaren garrantzia

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/