Tokiko saltokien online dendetako cookie-en garrantzia

importancia-cookies-comercio

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) arautzen du Europar Batasuneko webguneek nola administratu eta gorde ditzaketen erabiltzaileen datuak. 

Informazioa biltzeko metodo ohikoenetako bat cookie-ak dira.

Zer dira cookie-ak?

Cookie bat webgune batek bidalitako eta erabiltzailearen nabigatzailean gordetako informazio zati bat da; horrela, erabiltzaileak berriz gunea bisitatzen duenean, cookie-ek nabigatzailea ezagutzeko aukera ematen diote. Zure lehentasunak gordetzean, webgunera joaten zaren hurrengoan esperientzia hobea izango duzu. 

Gehien erabiltzen direnak berezko cooki-ak dira, nabigatzen den webgunearen jabeak administratzen dituenak. Bestalde, hirugarrenen cookie-ak daude, hirugarren erakundeak jasotzen dituztenak. Azken horiek hurrengo urtean erabiltzen utziko dira, Googlek iragarri duenez.

Zertarako balio dute?

Web bidezko nabigagarritasun ona izateak online dendako erabiltzaileek bilatzen dutena erraz aurkitzen eta erosteko prozesua erraza izaten lagunduko du. 

Inoiz sartu zara e-commerce batean eta lehen ikusitakoekin zerikusia duten produktuak iradokitzen dizkizula ikusi duzu, ezta? Hori cookie-ei esker gertatzen da. Webguneentzat laguntza handia suposatzen du bisita egin duten erabiltzaileak ezagutzeko, eta, horrela, aldez aurreko portaeran oinarrituta, esperientzia pertsonalizatua eskaintzen die.

Aurretiazko baimena ematearen garrantzia

Erakundeak biltegiratu ahal izateko, erabiltzaileak baimena eman behar du sartzen den unean. Horretarako, webguneek pop up bat izan behar dute. Honek, erabiltzaileek webgunea bisitazten dutenean salto egingo du eta datu hauek biltzea onartzeko aukera emango die. 

Horregatik, saltokiek cookiei buruz indarrean dagoen araudiaren berri egon behar dira, behar bezala konfiguratu beharko dituzte, eta, horrela, datuak babesteko legea bete beharko dute.


Iturria:

Sare sozialen erabilera: Millenial eta Z belaunald...
Erabiltzaileen %70ak merkataritza elektronikoan ko...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/