Sare sozialen erabilera: Millenial eta Z belaunaldien arteko desberdintasunak

redes-sociales-millenials-generacion-z

IAB Spainek eta Elogiak 2021ean egindako sare sozialen ikerketaren arabera, Tiktoken igoerak, Facebooken jaitsiera ere ekarri du. Ikus daitekeen beste emaitzetako bat da sare sozialen erabileran alde handia dagoela belaunaldi desberdinen artean. Baita hurbil dauden bi belaunaldik ere hala nola Millenial-ek (25-40 urte) eta Z belaunaldiak (16-24 urte).

Belaunaldi bakoitzak gehien erabiltzen dituen sare sozialak

Z belaunaldiak erabiltzen ditu sare sozialak gehien alde handiarekin. Gehien erabiltzen direnak WhatsApp (%86), YouTube (%79) eta Instagram (%86) dira. Aipatutakoez gain, Millenialek Twitter (%63), Spotify (%61) eta TikTok (%55) ere erabiltzen dituzte.

Iturria: Elogia

Zertarako erabiltzen dituzte?

Bi belaunaldiek ematen dioten erabilera partekatzen dute. Funtsean, entretenitzeko konektatzen dira, beste erabiltzaile eta marka batzuekin elkarreragiteko eta gaurkotasunari buruz informatzeko. Gainera, belaunaldi gazteeneko pertsona askok unean uneko joerak jarraitzeko erabiltzen dituzte.

Iturria: Elogia

Kontsumoa sare sozialetan

Gero eta jende gehiago doa sare sozialetara informazioa jasotzera eta erosteko asmoa dituzten produktuei buruzko iritziak bilatzera; batez ere, Z belaunaldia. Horien %76k dio sare sozialek eragin zuzena dutela erosteko erabakian

Millenialen eragina %60koa da, eta %47k dio sare sozialetan bilatzen duela informazioa.


Ikusi dugunez, sare sozialak dira denden erakusleiho berria. Kanal horietan presentzia ona izatea funtsezkoa izango da txikizkako merkataritzarentzat.


Iturria:

Merkataritza elektronikoa merkatu-kuotaren %30era ...
Tokiko saltokien online dendetako cookie-en garran...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/