Hautatu hizkuntza
Astound Commerce-ek egindako '2021 Global Consumer Survey Report' inkestaren arabera, sare sozialen bidezko erosketak %31,4 haziko dira urtero 2027ra arte. Horrek esan nahi du plataforma horien erabiltzaileek 500.000 milioi euro baino gehiago gastatuko dituztela urtebetean.
Astound Espainia eta Portugaleko arduradunak azaldu duenez:
"Nahiz eta kanal soziala ez da erabilia izan produktu eta marka berriak aurkitzeko, edukia eta merkataritzaren arteko bat-egiteak sare sozialak funtsezkoak bihurtu dira negozioen salmentak sustatzeko."
Daniel Carnerero, Astound Espainia eta Portugaleko arduraduna
Izan ere, inkestatuen %25ek pasadan urtean baino gehiago erosiko dutela aipatu dute.
Adinaren arabera, erabiltzaileek sare sozial bat ala bestea erabiltzen dute. Adintsuek Facebook nahiago dute online erosteko. Gazteenek, Z belaunaldia batez ere, Instagram.
Sare sozialetan gero eta erabiltzaile gehiago daude. Zehazki, urtetik urterako %10eko hazkundea dute. Markek hori badakite, eta horregatik, sare sozialetan duten presentzia dirutu nahi dute online salmentaren bitartez.
Erabiltzaileek sare sozialetan saioa irekita dutenez (eta ordainketa-metodoa lotuta badute), erraz erosi dezakete. Hori dela eta, sare sozialak aukera paregabea bihurtu dira saltoki txikientzat beraien salmentak sustatzeko.
Iturria:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/