E-commercearen aldaketa-puntua Espainian
Eskari handiak direla-eta, marketing4ecommerce.net atarian argitaratutako erreportaje baten arabera, itxaron-zerrendak era kezkagarrian handitu dira, entrega-tarteetan kolapsoa gertatu da, eta entrega-epeak ohi baino gehiago luzatu dira.
Horiek horrela, berehala jabetuko gara batik bat logistikan gertatu dela kolapsoa.
Azken milia
Zehazki, artikuluak azken miliako banaketan egiten du azpimarra, alegia, eskaera bezeroaren etxebizitzara eramateko fasean. Artikuluaren arabera, biltegiratze-prozesuak zein entrega-prozesuak aldatu egingo dira egungo krisiaren ondoren, sektorea berregituratuta.
Hiri-aldirietako biltegiratze-zentro handiak ezarian-ezarian alboratu egingo dira, hiri-barneko biltegi txikien alde eginda. Hurbilago egote horrek lan-denborak bizkortuko ditu. Estrategia jasangarri baten eskutik egin beharko da hori, eskakizun bainoago premia dena jada, logistika-sektore osoak ingurumen-inpaktu txikiagoa eragin dezan, gizartearen nahiz ingurunearen mesedetan.
Dena dela, hori artikuluan aipatzen diren alderdietako bat besterik ez da. Jatorrizko artikulua osorik irakurtzea gomendatzen dizuegu, hemen.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/