Sare sozialen etorkizuna

Noticias_eus-COMMERCE

Gaur egun sare sozialak gazteen denborapasa gogokoena dira, komunikatzeko, entretenitzeko edo informazioa bilatzeko. Baina, zer gertatuko da sare sozialekin hemendik urtebetera? Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean plataforma hauen etorkizunari buruz jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!

Errealitatea eta berehalakotasuna 

Sare sozialak etengabeko aldaketa prozesuan daude erabiltzaileek eduki errealista eta dinamikoagoen alde egindako eskaerak direla eta. Instagram bezalako plataforma beteranoenak formatu berriak gehitzen hasi dira atzean ez geratzeko eta TikTok bezalako plataformek duten hedapena eskuratzeko, hilabete gutxitan plataformarik erabiliena bihurtu baita.

Gaur egun sare sozialetan freskotasuna, berehalakotasuna eta eduki bisualak dira arrakasta duten edukiak. Bideoek irudiei irabazi diete lehia eta lehen postuan ezarri dira. Erabiltzaileek eduki arin eta dinamikoak bilatzen dituzte errezetak bilatzeko, tutorialen bidez zerbait ikasteko edo modako dantzarekin entretenitzeko.

Publizitatea sare sozialetan  

Denborak aurrera egin duela plataformen kontsumitzaileek hauetan sinesgarritasuna galdu dute. Pertsonen, gorputzen eta bizimoduen etengabeko konparaketak errefusa piztu du erabiltzaileen artean ikusten duten edukiari dagokionez. Konfiantza falta honen beste errudun bate sareetan egindako publizitatea da.

Khurrum Malik, IAS-eko Marketin Arduradunak, hurrengoa baieztatu du: "Adituen %77-ak dio plataformetako erabiltzaileen konfiantza galtzeak hauetan egindako inbertsioari era negatiboan eragin dezake. (...) Amodio-ardura harreman honek agerian uzten du sare sozialetan publizitatea egiten dutenengatik gardentasun handiago baten beharra nabarmentzen du".

Arazo honekin eta guzti, hurrengo urteetan ere markek influencerren eta kanal hauen aldeko apustua egingo dute. Hala ere, formatuak eguneratzen joango dira eta gero eta labur eta dinamikoagoak izango dira.

eus-COMMERCE-n zure negozioaren lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza pertsonalizatua esakintzen dizugu. Informa zaitez gure webgunean! 


Iturra

Instagramek argazkiak indartu nahi ditu berriro
Autonomoek eta enpresek TicketBAI bitartez faktura...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/