Etxez etxeko janaria gorantz doa
Jatetxeen arloari dagokionez, bezeroek gastronomia eta esperientzak erosotasunarekin konbinatu nahi duten garai baten aurkitzen gara. Azkeneko urteetan zehar hau etxez etxeko eskaeren igoeran islatu da. Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean etxez etxeko janariari eta janari distribuzio plataformek dakartzatzen abantaila eta desabantailei buruzko guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!
Egungo zifrak
Ezin daiteke ukatu etxez etxeko janariaren urrezko garaia bizitzen ari garela. The NPD group-ek (merkatu ikerketa estatubatuar enpresa) urtez urte %17ko igoera iragarri du 2025 urtera arte.
Nextbyte ostalaritza kontsultorak millenialak direla delivery zerbitzuak gehien eskatzen dituztenak adierazi du bere azken informean. Zifrek diote %71ak gutxienez azkean behin egiten dituela eskariak. Nahiz eta fenomeno hau beste belaunaldietara ere estrapolatzen da, publiko helduak gero eta pisu gehiago irabazi baitu, izan ere hileko eskarien %40a 40 urte baino gehiagoko pertsonek egiten baituzte.
Igoera honen aurrean, pandemia dela eta, gero eta jatetxe txiki gehiago dira zerbitzu hauek haien negozioetan ezartzea aukeratzen dituztenak. Kontutan hartu beharreko atal garrantzitsuenetako bat etxez etxeko eskaerek jateztxean egiten diren eskaerek baino saski handiagoa dutela da, diru-sartze gehigarri bat emanez.
Abantailak eta desabantailak
Zerbitzu hau burutu ahal izateko, kontsumitzaileen eskaerei erantzunez entrega-epe azkarra ahalbidetzen duen delivery kanalaren kudeaketa sistema batez lagunduta joatea ezinbestekoa da. Estrategia honek eskaintzen duen abantaila garrantzitsuena bezeroen eta jatetxearen arteko komunikazio hobeago bat da. Entrega zerbitzu propioa duten lokalek distribuzio prozesu osoa kudeatzearen onurak dituzte, bitartekariei komisioak ordaintzea ekidituz.
Hala ere, kontuan izan behar da badaudela entregen kudeaketatik eratortzen diren desabantailak, besteak beste online bidez eskaera eta ordainketa sistema ezartzeko beharra, ibilgailuen erosketa edo alokairua eta honek dakarren gastua, baita banatzaile lan-taldearen kontratazioa.
Horregatik negozio batzuek Just Eat edo Glovo bezalako enpresen bitartez ematen dute entrega zerbitzua. Alderdi positiboa plataforma hauek xede-publiko propioa dutela da, baita app hauengatik izan ez gero gaur egun eskaerak egiten dizkieten jatetxe asko ezagutuko ez lituzketen bezero fidelak.
eus-COMMERCE-n merkatuko berrikuntzen berri izaten laguntzen dizugu, zure negozioa lokal lehiakorragoa izan dezazun. Ezagutu gure zerbitzuak!
Iturra
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/