Reels iragarkiak Instagramera iritsi dira

anuncios-reels

Instagramek bideo formatuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta hurrengo urratsa Reels bideo laburren sailean iragarkiak gehitzea izango da. 

Apirilean, sare sozialak Indian, Brasilen, Alemanian eta Australian egin zituen lehen probak. Funtzionamendu ona ikusi ondoren, 80 herrialde baino gehiagotan ezarriko ditu. Ikusteko modua Tiktoken antzekoa izango da. Reels-ak pasatzen diren neurrian, iragarkiak agertuko dira.

Publiko berrietara iristeko modu berri bat

Azken urte honetan Reelsek irismen handiagoa lortu dute Instagrameko gainerako argitalpen-motek baino. Horregatik, publikazio mota honen bidez iragartzea markek publiko handiago batera iristeko aukera emango die.

Reel-en formatua

Baina, nolakoak izan behar dira bideo hauek? 

Sare sozial honen storieak bezala, Reel-ak bertikalean eta pantaila osoan ikusiko dira. Gehienez 30 segundoko iraupena izango dute, eta pertsonek elkarrekin like emanez, komentatuz, gordez eta partekatuz babesteko aukera izango dute.

Non ikusiko dira?

Bideo horiek Reels fitxan, storietan, Esploratu atalean eta profilen feed-etan ikusi ahal izango dira. Erabiltzaile batek Reel batean klik egiten duenean, erreproduzigailu bat hasiko da. Era honetan, bertikalki irristatzean, Reel desberdinak ikusi ahal izango dira, erabiltzaile bakoitzaren gustuen arabera. Hemen ikusiko ditugu iragarkiak formatu honetan.

"Reels modu bikaina da jendeak Instagramen eduki berria aurkitzeko,. Horregatik, iragarkiek bat egiten dute modu naturalean. Markek, handiek zein txikiek, formatu berri eta sortzaile hori balia dezakete, pertsonek entretenitzeko erabiltzen duten ingurune batean."

Justin Osofsky, Instagrameko COO
Online erosketaren maiztasunak gora egin du
Merkataritza elektronikoa merkatu-kuotaren %30era ...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/