Q-commerce, tokiko merkataritzaren joera berria

qcommerce

Merkataritza elektronikoa kontsumitzaileen behar berriei egokituz eraldatzen ari da. Online denda bat edo bestea aukeratzeko orduan, entregatze-epea faktorerik garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, markak eskaerak ahalik eta lasterren ematen saiatzen dira.

Zer da Q-commerce?

Q-commerce merkataritza elektronikoaren modalitate bat da, eta entregatze-epeak asko murriztean datza, etxez etxeko janarian 'delivery' ereduan gertatzen den bezala. Izan ere, 'Q-commerce' ingelesezko 'Quick commerce' hitzetik dator. 

Nahiz eta terminoa nahiko berria izan, negozio batzuek denbora daramate martxan prozesu horrekin. Oro har, premia biziko edo berehala kontsumitzen diren ondasunak Internet bidez merkaturatzen dituzten negozioak dira.

Ezaugarriak

Q-commerce orok, honako ezaugarriak bete beharko ditu: 

  • Entregatze-epe murriztuak. Kontsumitzaileak ordubetean eskaera jaso beharko du, gehienez. 
  • Tokiko banaketa. Helmuga gertu egon beharko da, epe honetan eman ahal izateko. 
  • Premiazko produktuen salmenta. Benetako beharrezkotasunagatik sortu da eredu hau. 
  • Eskuragarritasuna. Saltokiak produktuak stock-ean uneoro eduki beharko ditu.

Eredu hau martxan jar dezaketen sektoreak

Aipatu dugun bezala, Quick commerce ondasun jakin batzuk saltzen dituzten dendentzako pentsatuta dago. 

Premiazko ondasunei dagokienez, elikadura, garbiketa eta zaintza pertsonaleko produktuak aipatu ditzakegu. 

Pandemia dela eta, gero eta jende gehiagok etxetik bertan egiten du lan. Horregatik, bulego-materiala, eta gailu elektronikoak saltzen dutenak, Q-commerce-era batu daitezke ere. 


Ikusi dezakegunez, eredu hau saltoki batzuk baino ez ezarri dezakete. Balio-erantsi hau eskaini dezaketenentzako aukera paregabea da.


Iturria:

Online salmentak %65-eko hazkundea izan dute urte ...
Bitarteko cookie-ak desagertuko dira

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/