Hautatu hizkuntza
Pribatutasuna gero eta garrantzitsuagoa da erabiltzaileentzat online eremuan. Google-en arabera, %72-k iragarleek beren aztarna jarraitzen diela uste du. Enpresak beraien publizitate-kanpainak egiteko jasotzen duten informazioa dela eta, mesfidantza eragin du gizartean.
Cookie-ak erabiltzaileen nabigazio-lehentasunei buruzko informazio anonimoa duten fitxategiak dira. Nabigatzailean biltegiratzen dira, erabiltzailea identifikatzeko eta nabigazio pertsonalizatua eskaintzeko.
Bitarteko cookie-ak erabiltzaileen profila ezagutzeko balio dute. Horrela, publizitate bereiztua bidali ahal izango diete beren interesen arabera.
Google eta bestelako erakundeek, denbora asko daramate cookie hauekin bukatzeko asmoarekin. Azkenik, Google-ek 2022-an behin betiko kenduko dituela iragarri du.
"Erabiltzaileek ez lukete onartu behar beren arrastoa segitu ahal izateak, publizitate pertsonalizatuaren truke. Beste aldetik, iragarleek ez lituzkete kontsumitzaileak segitu beharrik publizitate digitalaren onurak lortzeko."
David Temkin, Google-eko produktu-kudeaketaren, pribatutasunaren eta konfiantzazko publizitatearen zuzendaria
Aldiz, Google-ek FLoC izeneko teknologia berria martxan jarriko du. Honek, antzeko interesak dituzten multzoak sortuko ditu. Ondorioz, enpresek kideko edukiak sortu ahal izango dituzte talde bakoitzerako. "Erabiltzaileak jendetzaren artean ezkutatzean" datza.
Iturria:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/