Honela aldatu dira online erosketa-ohiturak pandemia hasi zenetik

habitos-compra-online-pandemia

COVID-19ak kontsumo-ohituraen aldaketa ekarri du, honezkero, online erosten duten erabiltzaileen kopurua esponentzialki handitu da. 

Empathy.cok Online Kontsumitzaileei egindako I. Inkestaren arabera (2020ko maiatza), pandemiaren lehen hilabeteetan kontsumitzaileen %33k esan zuen sarriago erosi zuela online

Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak, bestalde, pandemiaren garaian egindako azterlan bat argitaratu du, euskal establezimenduak erosteko ohitura berri horietara nola egokitu diren jakiteko. Saltokien arabera, 2020. urtea bezeroen ohitura aldatzeko garaia izan da, baina digitalizazioa eta saltzeko modu berriak sustatzeko ere balio izan diela aitortu dute. 

Euskal Merkataritzaren 2020ko Barometroaren arabera, hamar establezimendutik hiruk bezeroei arreta emateko zerbitzu berriak garatu dituzte. Horien artean dago etxera bidaltzea eta webgunearen edo WhatsAppen bidez erostea. Ordaintzeko moduei dagokienez, askok Bizuma edo mugikorrarekin ordaintzea gauzatu dute. Digitalizazio horretara gehien eboluzionatu duten sektoreak Osasuna eta Edertasuna eta Elikadura izan dira. 

Internet bidez saltzen duten euskal saltokien ehunekoa %16koa da, 2019ko barometroan lortutako emaitzak baino 4,4 puntu handiagoa. Saltokien % 76,5ek bere webgune propioa erabiltzen du bere produktuak eta zerbitzuak saltzeko. Emaitzak positiboak izan dira; izan ere, saltoki horien %35,1ek adierazi dute salmentak handitu dituztela azken urtean.

Pandemiak ekarri dituen aldaketak

Txikizkako hamar saltokitatik bederatzik inbertsioak egin dituzte 2020an, erosteko ohitura berrietara egokitzeko eta pandemian zehar saldu ahal izateko. Azken urte honetan egin behar izan dituzten inbertsioetako batzuk dira gel hidroalkoholikoaren banagailuak (%97,7) eta desinfekzio-materialak (%57,3). 

Osasun krisiak kontsumitzaileei ere eragin die; izan ere, 3,9 puntu igo dira establezimenduetan egon diren bisitak goizean, iaz baino %59,2 gehiago. Arratsaldean establezimenduetara joaten diren bezeroen kopurua, aldiz, nabarmen murriztu da, etxeratze-aginduaren eta mugikortasun-murrizketen ondorioz.

Euskaldunek online erosteko maiztasuna handitu dute

Online Kontsumitzaileei egindako II. inkestaren arabera, euskal herritarren % 51k aitortu du online erosketen maiztasuna handitu duela konfinamenduaren ondorioz. Euskaldunen erdiak baino gehiagok jarrera horri eutsiko diote normaltasun berriarekin. 

Erabilgarritasuna da, hain zuzen ere, zer establezimendutan erosten erabakitzeko orduan garrantzi gehien ematen dien alderdietako bat. Euskal herritarren % 58k e-commerce batean erostean erabakitzen dute, produktuak azkar eta zuzenean aurkitzeko. 

Datu pertsonalen pribatutasuna ere garrantzitsua da, baina aitortu dute erosketaren pertsonalizazioa balioetsi egiten dutela.


Iturriak:

Erabiltzaileen %70ak merkataritza elektronikoan ko...
Kontsumitzaileen 3/4ak bezeroarekiko arretak eragi...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/