Hautatu hizkuntza
2021-eko urtarrilaren 20-an, Twitter-ek bere egiaztatze-politikak eguneratu ditu. Intsignia urdina eskuratzeko baldintzei buruz ari gara. Horretarako, sare sozialak egiaztapena lortzeko kategoria jakin batzuk zehazten ditu.
Kontua osatuta dagoela baieztatzen duten baldintzak mantendu dira. Horretarako, posta-elektronikoa, telefono-zenbaki egiaztatua, profil-irudia eta benetako izena eduki behar dute.
Lehen, kontu bat egiaztatzeko profil-deskribapena eta azal-irudia eduki behar zituen nahitaez. Twitter-ek baldintza hauek murriztaileak direla ondorioztatu ondoren, kendu ditu. Orain ez dira beharrezkoak.
Twitter-ek intsignia urdina lor ditzaketen kategoria kopurua handitu du.
Lehen eskuratu ahal zituztenak honako hauek ziren:
Aurrekoei, honako hauek batu dira:
Gainera, etorkizunean honako hauek sartzeko asmoa duela iragarri du:
Baina kontua egiaztatuta badaukat, baldintza berriak bete beharko ditut?
Hala da. Politika hau indarrean sartu denetik, Twitter-ek baldintza berriak betetzen ez dituzten kontuei intsignia urdina kendu ahal izango die. Aldez aurretik, administratzaileak egiaztapena mantentzeko egin beharreko aldaketen jakinarazpena jasoko du.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/