Online dendetarako 2021-eko marketin-egutegia

calendario-ecommerce-2021

Zure online dendaren salmentak handitzeko, egun garrantzitsuetan kanpainak eta iragarkiak egitea funtsezkoa da. 

Oraingo honetan, zure online dendarako marketin-egutegia edukitzearen garrantzia azalduko dizugu.

Zertarako balio du?

Egutegi hau zure negoziorako urteko data garrantzitsuak kontuan izaten lagunduko dizu. Honela, promozioak eta kanpainak egitea errazagoa izango da. 

Ekintzak aldez aurretik antolatzeak, hobeto lantzeko aukera emango dizu. Era berean, egun bakoitzerako zer nolako eskaintza bereziak egin beharko dituzun jakin ahal izango duzu. 

Egutegi hau ondo ezagutzeak sare sozialetan edo blogean hobeto komunikatzeko gakoak ere emango dizkizu.

Zergatik da garrantzitsua?

Zure negozioaren helburuak lortzeko antolakuntza ona ezinbestekoa da marketinean. Egutegi hau sortzeak, egingo dituzun merkataritza-ekintzak kontrolpean izaten lagunduko dizu.

Datarik aipagarrienak 

Urtarrila

  • 1 - Urteberri eguna. Zure bezeroei urte ona desiatzeko ezinhobea.
  • 6 - Errege eguna. Martxan jarriko dituzun kanpainak aldez aurretik prestatu beharko dituzu. Gehien saltzen den momentuenetako bat.
  • Neguko beherapenak. Gabonak pasata, funtsezkoa da saltoki ororentzat.

Otsaila

  • 4 - Minbiziaren aurkako eguna. Zure alderik gizatiarrena erakusteko eguna. Zure markaren irudia hobetzen lagunduko dizu.
  • 14 - San Valentín eguna. Erromantikoentzat hain esperotakoa den egun honetan, promozio eta kanpaina egokiak sortu beharko dituzu.

Martxoa

  • 19 - Aitaren eguna. Ia denek ospatzen duten eguna da, aita oro zoriontzeko.

Apirila

  • 23 - Liburuaren Nazioarteko eguna. Liburu-denda bat baduzu, data hau aprobetxatu zure liburuak promozionatzeko.

Maiatza

  • Jaunartzeak. Maiatza jaunartzeen hilabetea da. Egun hauetan, familien kontsumoa handitu egiten da.
  • 2 - Amaren eguna. Oso egun garrantzitsua. Nork ez da gogoratzen amari opari polit bat erosteaz? Horregatik, egun honetarako ekintza bereziak martxan jarri beharko dituzu.

Ekaina

  • 3 - Bizikletaren eguna. Zure negozioa nolabait garraiobide horrekin lotuta badago, ez utzi aukera hau pasatzen.

Uztaila

  • 26 - Aitona-amonen eguna. Egun honetan guztiok samurtzen gara, gure aitona-amonei amodioa adierazteko eguna da eta.
  • 30 - Adiskidetasunaren Nazioarteko eguna. Egun horretan, lagunekin partekatutako erosketak bateratuak sustatu ahal izango dituzu.

Abuztua

  • 1 - Udako beherapenak. Salmentak hazteko garai ona.

 Iraila

  • Ikastetxera itzultzea. Ikusmina beti sortzen du. Zure produktuak data hauetara egokitzen badira kanpaina bat martxan jarri dezakezu.

Urria

  • 4 - Animalien eguna. Maskotak dituztenak gero eta gehiago dira. Pertsona hauek opari bat erosi diezaiekete.

Azaroa

  • 1 - Santu guztien eguna. Loradenda bat baduzu, egun paregabea.
  • Black Friday. Egun hauetan, salmentak izugarri hazten dira merkataritza elektronikoan.

Abendua

  • 24 - Gabon gaua. Gabonetako egunik onena opariak egiteko.
  • 31 - Gabon zahar eguna. Elikaduran aritzen bazara, zure produkturik berezienak erakutsi beharko dituzu.

Urtean zehar martxan jarriko dituzun estrategiak eta ekintzak argi izateak, urte honetan arrakasta izaten lagunduko dizu.

Iturria:

Eraldaketa digitalaren joerak kontsumo-ondasunen s...
Instagram-ek WhatsApp-eko kontaktu-botoi berria sa...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/