Instagram-ek WhatsApp-eko kontaktu-botoi berria sartzeko aukera eman du

boton-whatsapp-instagram

Instagram sare soziala zure produktuak erakusteko erabili dezakezu. Era berean, WhatsApp ere erabil dezakezu zure komunitatearekin modu zuzenean harremanetan jartzeko. 

Oraingoan, Instagram-ek funtzionalitate berri bat atera du eta profilean WhatsApp botoia jartzeko aukera emango du. Horrela, zure Instagram-eko audientzia zurekin harremanetan jarri ahal izango da plataforma honen bitartez.

Zer nolako abantailak eskainiko dizkizu?

Botoi hau behin prestatuta, erabiltzaileek zure telefono-zenbakia ikusiko dute plataforman bertan. Klik egitean, zuzenean WhatsApp-eko elkarrizketara bideratuko zaitu, eta bertatik zuzenean zurekin harremanetan jartzeko aukera izango du.

Zer baldintza bete beharko dituzu zure profilean jarri ahal izateko?

Zure negozioan tresna berri hau erabiltzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzu:

  1. Instagram-eko enpresa kontua izatea.
  2. WhatsApp Business kontua izatea.
  3. Bi aplikazioak eguneratuak edukitzea.
Hurrengo esteketan erakutsiko dizugu nola pasatzen Instagrameko kontu pertsonal batetik enpresa kontura eta nola sortu WhatsApp Business kontua zure negozioan erabiltzeko.

Nola konfiguratu dezakezu?

Lehen aipatutako hiru baldintzak betetzen badituzu, konfiguratzen haz zaitezke. 

Lehenik eta behin, zure enpresako Instagram-eko kontua zure WhatsApp zenbakiarekin lotu beharko duzu. Horretarako, Instagram-en sartu eta hurrengo urratsak jarraitu itzazu:

  • Zure profilean sartu eta sakatu "Editar Perfil".
  • "Información Comercial Pública" ikustean, "Opciones de Contacto" aukeratu.
  • Behin barruan, WhatsApp aukeratu.
  • Telefono-zenbaki bat aukeratu beharko duzu, edo beste berri bat gehitu.
  • Jarraian, "Enviar Código de Confirmación" aukera ikusiko duzu. Klikatu ezazu eta kodea jasoko duzu.
WhatsApp-eko zenbakia behin baieztatuta, zure komunitatea zurekin harremanetan jarri ahal izango da modu errazean eta askoz azkarrago.
Online dendetarako 2021-eko marketin-egutegia
Saltokiek digitalizatzeko dituzten 3 oztopo nagusi...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/