Eraldaketa digitalaren joerak kontsumo-ondasunen sektoreetan

tendencias-transformacion-digital

Gero eta digitalagoa den bezero baten aurrean, saltokiak inoiz bizi izan duten eraldaketa jasaten ari dira. Kontsumitzaile berriak garrantzi handiagoa ematen die berehalakotasunari, erosotasunari eta prezioari. 

Estatu mailan, biztanleriaren %72-ak Internet erabilitzen du kontsumitzeko. Azken hilabeteetan, online denden bidez soilik erosi zuten pertsonen kopurua %23 igo da. Aldi berean, denda fisikoko erosleak %25-ean jaitsi dira. 

Kontsumitzaile berriaren portaera aztertu ahal izateko, VTEX enpresak hauei buruzko ikerketa bat egin du. Hurrengo hauek izan dira ateratako ondorioak:

1. Eroslearen profil berria

E-commerce delakoaren ondorioz, gero eta pertsona gehiagok mota guztietako produktuak erosten dituzte online denden bidez. Lehen, artikulu jakin batzuk bakarrik erosten zituzten kanal honen bitartez.

2. Erabiltzaileen parte-hartzearen arreta, non eta nola inplikatu

Ingurune digitalari esker, markak pertsona askorengana iritsi daitezke. Ondorioz, bezeroarenganako arreta gaitasunak behera egin du. Horregatik, markaren komunikazio-kanalek historia xehetasunez azaldu beharko dute, bezeroak erakarri ahal izateko.

3. Merkatuen ugaritzea eta DTC (Kontsumitzaileari zuzenean) kanala

Gaur egun, tresna teknologikoek erabiltzaileen datuak biltzen dituzte. Horrela, saltokiek beren eskaintza egokitu dezakete segmentazioari esker. Negozioek estrategia berriak martxan jarri dezakete beren bezero bikainarengana iristeko.

4. Bazkide teknologiko ez-konbentzionalen laguntza

Tradizionalez gain, fidelizazio-programa digital berriak sortuko dira. Horretarako, ezaguera teknologiko berriak beharko dira txikizkako merkataritzan.

Twitter-eko kontuak egiaztatzeko politika berria i...
Online dendetarako 2021-eko marketin-egutegia

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/