Tokiko saltokien online salmentak %95-eko hazkundea izan dute Black Friday eta Cyber Monday egunetan
Online dendan baita fisikoan, Black Friday eta Cyber Monday delakoek kontsumo maila nabarmen handitzen dute urtez urte. Aurreko albisteetan aipatu dugun bezala, kontsumitzaile digital berriak agertu dira azken boladan. Gainera, Interneten bidez erostera ohituta zeudenek erosketa-kanal hau sarriago erabiltzen dute. Aurtengo kanpaina desberdina izango zela argi zegoen.
Aurrekoa kontuan hartuta, aurtengo emaitzak ez dira harritzeko modukoak izan: estatu mailan Shopify erabili zuten txikizkako saltokien salmenta-kopurua, urtetik urterako %95-eko hazkundea izan zuen. Bestalde, Cyber Monday aurreko astean, azaroaren 23-tik 30-era, %84-koa.
Aurtengo BFCM-an, aurrekoan baino %70 kontsumitzaile gehiago izan dira. Batez besteko gastua 59,92€-koa izan da.
"Urte hau eraldatzailea izan da mundu mailako merkataritzarentzat."
Harley Finkelstein, Shopify-ko presidentea
BFCM-ko produkturik salduenak
Salmenta kopuruari dagokionez, honako hauek izan dira sektore arrakastatsuenak:
- Moda eta osagarriak
- Komunikabideak
- Osasuna eta edertasuna
- Elektronika
- Etxeko produktuak
Kontsumo ohitura berriak
Kontsumo ohiturak nabarmen aldatu dira, eta BFCM-an argi islatu dira. Bi joera berri bereiztu ditzakegu:
Konpromisua saltoki txikiekin
Pandemiak eragindako krisia tokiko saltokiek jasan izan dute bereziki. Ondorioz, haiekin bat egitea erabaki du gizarteak. Hala, Shopify erabiltzen duten saltokien kontsumitzaile kopurua %50-ean hazi da, aurreko urtearekin alderatuta.
Entregatze metodo berria
Tokiko merkataritza laguntzeaz gain, kontsumitzaileek bidalketa-gastuak eta entregetan gerta daitezkeen atzerapenak aurreztu nahi dituzte.
Horregatik, jendeak eskariak dendan jasotzea erabaki zuen. Entregatze metodo hau, nabarmen ikusi da aurtengo kanpainetan.
Saltokiak garai berrietara egokitzen ari direla erakusten dute datu hauek. Hazteko ahalmen handia lortzen ari dira. Kanal fisikoa eta digitala batera lan egin beharko dute, txikizkako merkatariek etorkizunean arrakasta izan dezaten.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/