Saltokiek digitalizatzeko dituzten 3 oztopo nagusiak eta nola erraz gainditu

superar-obstaculos

Teknologia digitalek onura handiak ekarri ditzakete eta tokiko saltoki orok hau badaki. Hala ere, hainbat izan dira beraien negozioak digitalizatzea erabaki dituztenak pandemiaren ondorioz. 

Jakina bada saltokia digitalizatzeak onura handiak ekartzen dituela, zergatik kostatzen da hainbeste martxan jartzea? 

Komertzio bakoitzak bere berezitasunak ditu. Eta egia esan, hainbat faktoreengatik izan daiteke. Batez ere, jarraian ikusiko ditugunak gehien errepikatzen dira:

1. Aldaketaren beldur

"Orain arte ondo funtzionatu badu, zergatik aldatu?" 

Gehien errepikatzen den galderetako bat da. Saltokian eroso bagaude eta gauzak ondo badabiltzate, zergatik abiarazi jarduera berririk? 

Oraingoan bai, egoera aldatu egin da. Aldaketak egiteko momentua iritsi da. Normalean, lehen pausoak ematea zaila izan daiteke. Baina behar bezala egitean, hainbeste desiratu dugun hazkundea lortuko dugu. Gainerakoa arinago eta lasaiago joango da.

2. Aldaketa planaren jarraipena

Lehen urratsa eman ondoren, ekintzen etengabeko jarraipena egin behar da. Baldin badaude, hobekuntzak detektatu ahal izango dira. Emaitza onak lortzeko, kontrola ezinbestekoa da. 

Denborarik eta arlo horretan ezagutzarik ez izateagatik, batzuk jarraipen hori egiteko ez daude prest. Horrek, hirugarren oztopora garamatza.

3. Ezagutza falta

Teknologiaren aurrerapena etengabe hazten ari da. Horregatik, saltokien hazkunderako beharrezkoak izan daitezkeen tresnak menderatzea funtsezkoa da. Erabat ezezaguna den zerbaitetan hastea zaila izan daiteke.

Nola gainditu oztopo hauek?

Behar bezala hazten eta beren helburuak lortzen jarraitzeko, saltokiek oztopo hauek kanporatu beharko dituzte. Horretarako, profesionalen eskutik joatea egokiena izango da. Saila horretan esperientzia duten, egoera bakoitzean nola jokatu eta zer ekintza egin behar diren dakiten pertsonen eskutik. 

Horregatik sortu zen eus-COMMERCE, tokiko saltokiei esparru digitalean lehen urratsak ematen laguntzeko. Hurrengo estekan, eus-COMMERCE zer den xehetasunez ezagutuko duzu.

Instagram-ek WhatsApp-eko kontaktu-botoi berria sa...
Tokiko saltokien online salmentak %95-eko hazkunde...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/