Horrelakoa da egungo kontsumitzailea
Azken urteetan bizi izandako egoerek aldaketak eragin dituzte ekonomian, gizartean, baita kontsumitzaileek erosketak egiteko duten moduan ere. Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean egungo kontsumitzailea definitzen duten ezaugarriak eta zure negozioaren mezua egungo garaietara nola egokitu kontatzen dizkizugu. Jarraitu irakurtzen!
Erosketa portaera berriak
The Cocktail-ek, Madrilen egoitza duen aholkularitza informatikoak, egungo kontsumitzaileen portaera ulertzeko gakoak aurkeztu ditu 'Trends Review 2022' txostenean. Markei argia emango dieten gakoak salmenta-mezu berriak eraikitzeko.
2022an kontsumitzaileekin egindako 200 azterlan baino gehiago laburbiltzen dituen txosten honek egungo merkatua ez dagoela eskariaren mende, eskaintzen diren produktuen bideragarritasunaren mende baizik erakusten du. Gainera, inflazioa dela eta, bezeroek ez dute uste prezioa produktu baten balioaren isla denik. Horrek marken komunikazioan aldaketak eragingo ditu, bereizteko beste modu batzuk aurkitu beharko dituztelako.
Bide tradizionalen kontsumoak ere nabarmen egin du behera. Erabileraren eta konfiantzaren murrizketan islatzen da beherakada hori. Egungo kontsumitzaileak kosta ahala kosta informazio gehiegi erakustea saihesten du. Horregatik, saldu hitza letra larriz idatzita daraman publizitatea eta saturazioa gaitzesten ditu. Aldiz, espazio atseginek, mezu hunkigarriek eta emozionalek erakartzen dituzte.Mezu berriekiko erakarpena
Iraunkortasuna da urteen poderioz areagotu den mezuaren adibide bat, kontsumitzaileen buruan lehentasunezko postua betetzen duena. The Cocktail-ek emandako datuek erakusten dutenez, 10 kontsumitzailetik 7 uste dute ingurumenaren zaintza erakundeek eta enpresek bultzatu beharko luketela. Horrela, pilota haien teilatura jaurti eta arazoaren arduradun egiten ditu enpresak nolabait.
Egoera horren aurrean, jarrera bikoitza ikusten da argi eta garbi, kontsumitzaileak praktika iraunkorragoen alde egin arren, kontsumitzeko orduan gutxi dira iraunkortasun horri lehentasuna ematen diotenak. Azken finean nahiago dutelako produktu merkeagoak erosi.
eus-COMMERCE-en eguneratuta mantentzeko eta zure negozioa merkatuan lehiakorra izaten jarraitzeko behar dituzun teknikak zehazten laguntzen dizugu. Ezagutu gure plataforma!
Iturra
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/