Twitter-ek erosketa-botoia probatzen ari da tweet-etan
Twitter-ek, erosketa-botoi berri bat probatzen ari dela baieztatu du. Honen bitartez, erabiltzaileek produktu-orrira heldu daitezke klik bakar baten bidez.
Berritasun hau Matt Navarra-k, sare sozialetan aditua, aurkitu zuen. Qatar-en egindako argitalpen batean, hain zuzen.
Twitter is experimenting with new shopping features ????
— ???? Matt Navarra (@MattNavarra) March 2, 2021
A NEW Twitter Card being tested for tweets containing links to product pages on a shop's website
New-style Twitter Shopping Card shows
- Product name
- Shop name
- Product price
- 'Shop' button
<-Old | New->
ht @YasserM86 pic.twitter.com/8q5xLbbH2m
Twitter, sortzaileen sare soziala
Twitter-eko taldeak jakinarazi duenez, horrelako argitalpenak modu organikoan erabili litezke. Sortzaileentzako sare soziala izan nahi dutela izan daiteke arrazoi nagusia. Aldez aurretik, 'Super Follow' harpidetza iragarri zuten. Honen bidez, erabiltzaileek onura bereziak lortuko lukete kontu jakin batzuk jarraitzeagatik.
Botoi berri honek, eduki mota hau sustatzen lagundu lezake.
"Jendea markekin elkareragiteko eta gustoko dituzten produktuei buruz hitz egiteko Twitter-era datorrela badakigu. Izan ere, enpresa batzuk kreatiboak izan dira sare sozial honen bidez saltzeko."
Bruce Falck, Twitter-eko diru-sarreren burua
Hitz hauekin, Twitter-ek merkataritza elektronikoa indartzeko asmoa duela iragarri zuen pasadan Inbertitzailearen egunean.
Merkataritzaren potentzialarekin gogo biziz egon arren, ikerketa fasean dagoela baieztatu dute. Laster, behin betiko ezarriko duten ala ez ikusiko dugu.
Iturriak:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/