Hautatu hizkuntza
Egunero, saltokiek pertsona askorekin izaten dute harremana: erosten duten bezeroak, galderak egiten dituztenak, produktu batek interesa pizten dienak edo noizean behin itzultzen direnak. Hala ere, askotan harreman hori galdu egiten da harremanetarako datuak ez direlako jasotzen edo behar bezala kudeatzen. Bezero-datu base bat lantzea da erosketak puntualak harreman iraunkor bihurtzeko lehen pausoa.
CRM bat ez da soilik tresna teknologiko bat; bezeroak antolatzeko, ulertzeko eta zaintzeko modu bat da. eus-COMMERCE-n kontzeptu hori saltokietara hurbiltzen dugu, fidelizazioa modu errazean, errealistan eta bakoitzaren tamainara egokituta lantzen hasteko.
Gero eta lehiakorragoa den testuinguru batean, bezero berriak erakartzea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da dagoeneko ezagutzen zaituztenak atxikitzea. Ondo landutako datu-base batek aukera ematen dizu harremana mantentzeko, zuzeneko komunikazioa izateko eta esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko.
Bezeroen oinarrizko datuak izateak (izena, emaila, telefonoa, interesak edo erosketa-historiala) laguntzen dizu nor dagoen beste aldean hobeto ezagutzen eta erabaki egokiagoak hartzen. Gainera, fidelizatzea, normalean, bezero berriak etengabe erakartzea baino errentagarriagoa da.
Lehen enpresa handientzat soilik zirudiena gaur egun edozein saltokiren eskura dago. CRM bat eskala txikian lantzen hastea posible da, eta ondo antolatuta, alde handia sor dezake zure estrategia digitalean.
Datu-base bat sortzea eta kudeatzea ez da zertan konplikatua izan. Oinarrizko ekintza hauekin has zaitezke, besteak beste:
Garrantzitsuena ez da datu kopurua, baizik eta informazio erabilgarria, ondo antolatua eta modu koherente eta hurbilean komunikatzeko balio duena izatea
Gaur egun badira saltoki txikientzat pentsatutako tresna irisgarriak, datu-baseak eta CRMak kudeatzea errazten dutenak:
Irtenbide hauek informazioa zentralizatzeko, bezeroak segmentatzeko eta emaitzak neurtzeko aukera ematen dute, ezagutza tekniko handirik gabe.
Datu-base batek balioa du zentzuz erabiltzen denean bakarrik. Hona hemen gomendio nagusi batzuk:
Helburua ez da mezu gehiago bidaltzea, baizik eta bezeroek kontuan hartuak eta zainduak sentitzeko moduko harremana eraikitzea.
Zure datu-basea benetan erabilgarria izan dadin, komeni da adierazle oinarrizko batzuk aztertzea:
Datu hauek lagunduko dizute ulertzen zer eduki dabilen hobekien, zein bezero motak erantzuten duen gehiago eta nola doitu zure estrategia fidelizazioa hobetzeko.
eus-COMMERCE-n saltokiak digitalizazio-prozesuan laguntzen ditugu, haien datu-basea harremanetarako, fidelizaziorako eta hazkunde jasangarrirako benetako tresna bihurtzen lagunduz.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/